Beasain (Gipuzkoa)

Umetako lanak

Umetako lanak Baserriko bizimodua umetan; egin behar izaten zituzten lanak. Auzolanean zumea ebaki; abereei azpiak egin; pinu sartzen; otea batzen; etab.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriko bizimodua umetan; egin behar izaten zituzten lanak. Auzolanean zumea ebaki; abereei azpiak egin; pinu sartzen; otea batzen; etab.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta garai batean, zu umea ziñenean eta, basarrian ze lan egiten zenituzten umetan edo…?
- Umetan ze lan?
- Bai.
- Bueno, ez iazu aittau ze lan. Handik etxeik etxe izaten zan orduun zume asko ta zumea ebaitzen jaio orduko auzolanen. Eta gero etxen´e bateko azpik etatzea zala, besteko piñu-sartzen´e bai saio eerrak. Elurre goien beheran ta ebie, txingorra ta piñu-sartzen aittuta nao ni. Jendek negar eitten zola´re bai, e, aittuta nao ni piñu-sartzen. Holako plemoia ta “Ezin naiz jun. Ez naiz gauza ta ezin naiz jun” ta zeak aitteordekook “Jun beharra zeon!” ta juten ez baziñen eman eitten zizun zapindue ta jun ein behar. Ta ni jendea ne(g)ar eiñez hola aittuta nao piñu-sartzen plemoiakin ta. Jende danak: “Baiño kazkabarra ai dola arpegi horrekin! Hilko zea!”, “Hiltzen banaiz, hobe”. Hola ibiltzea baiño hobe esaten nien nik jendei. Gaizki. Ta harrezkeo´re, pentsa zazu, bata dala, bestea dala… eske egun bat onik ez. Oain gaizki naola esaten doe “Bai, zu ibili zean bezela ibili ezkeo gaizki egon behar” esaten doe batzuk. Batzuk konprenitzen doe, beste batzuk ez. Oain nola… lehengo situazioa nik nerea, batzuk konprenitzen doe, besteek ez doe konprenitzen.
- Abere-zain eta egoten ziñen?
- Hantxe gutxiña. Ni han ibiltzea baiño nahio non lanen ibiltzea. Eske ni ika(r)au eitten nitzen ganauk alde ingo… galdu ingo zitela aberek. Ta ni lanea o atxurrea o hau eittea o hua eittea azpik etatzea o ota etatzea. Lehen´e simaurre eitten zan oteekin. Bestela azpigarrik ez zeola ta holako otak, holako eskue baiño haundiagoko otak ataa , ekarri, hue txikitu ta harekin simaurre eitten zan sorotako. Ez zan oain bezela abonoik botatzeko diruik izaten. Oain ez ta ordun´e ez. Orduun gutxigo. Ta otea etatzen ta… bueno!
- Eta otea nundik ekartzen zendun?
- Mendiin eoten zan!
- Bertan,etxe ingurun edo…?
- Igual kilometro bat [bidera] jun ta atea ta gurdin ekarri ta jarri ta hua dana txikitu. Geo, piñu-landarea ein etxen ta haik aldatu. Ma(k)iña bat piñu aldau gendun hor gure basarrin, jaiotetxen. Oain danak botaik duzke baiño… Txiki-txikittatik amargauta, jaio orduko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia