Soraluze (Gipuzkoa)

Lehenago elur gehiago egiten zuen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-011-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen orain baino elur eta hotz gehiago egiten zuen. Elurra zenean etxean egon behar izaten ziren irten gabe. Lehen biderik ere ez zegoen eta astoarekin ibiltzen ziren hara eta hona. Nola aldatu den bizimodua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, e... edurra eitten zeban e... Gabon inguruan ta be?
- Bai, eitten zeban, [...]. Lehen, gaiñera, edurra gehixao eitten zeban. Ni akordatzen naiz, urte baten, ez dakit zenbat urte dian, febrero guztia ein zeban zu, edurra.
- Edurra?
- Edurra ta izotza. Egunaz eitten zeban edurra, ta gabian izotza. Hil guzti-guztia pasau zan, edurtian egon giñan orduan, basarrixan akordatzen naiz ni. Ta oin baiño... orduan nik uste dot edur gehixao eitten zebala.
- Bai, eingo zeban. Oin igual bi egun edo hola...
- Gaiñera, kaleraiñok hola ein dau edurrik?
- Ez, asko ez.
- Negurik ein be...
- Behin edo zeoze ein zaben baiña...
- Euririk ein be ez dau ein aurten, e? Euririk ein be ez dau ein...
- Eta lehenao neguan edurra eitten zabenian ta hor ze eitten zenduen gero? Edurrakin tapauta zeuanian, igual hillebete guztia...?
- Etxian hantxe egon bihar.
- Etxian barruan egon?
- Etxian hantxe egon bihar edurra eitten zabenian. Bueno, kanpotikan ganauendako jatekua-ta ekartzen zan, baiña kendu edurra ta akordatzen naiz ni zelan eruaten genduan ganauendako jatekua Ta estu han, eskua be izoztuta, ure berotan sartu ta atara ein, ur epeletan ta... bueno! Oin basarrittik kalera uran ta ardauan diferentzia dao, e!
- Bai, aittittak esaten dosta bi mundu diala...
- Uran ta ardauan... Basarrixak be asko zertuta dare sasoi batetikan, e? [...] kotxiak eta beren kamiñuak eta, hamen, bueno…! Gu ibiltzen giñan moduan, eurixa bazan jo-ta danak bustitta eta berua bazan dana zertuta... Makiña bat bidar ibilli giñan, orduan ez euan kamiñorik eta...
- Bai, pentzatzen dot.
- ... astuakin...

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia