Ama, neskame
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-028-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: ARE-028/001
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak , Lanbideak » Neskameak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Orduan aittitta Plaentzikua zan?
-Aittitte Plaentziakua zan.
-Eta zure aitta hemen jaio zan?
-Gure aitte zerian, Atxabaletan.
-Ama ze zan, bertakua?
-Ama zan ospiziania. Ama zan krieda egon zana hor nire gizonan baserrixan zazpi urtian. Eta gero fan zan Axpe-Arrazolara. Ta Axpe-Arrazolan hori gripe-sasoi haundixoi euki zeuen, da han euen zerien, ta gure aittak beti esaten zeuen, ba han eruen biher izeten jakon ba abariei oillue eta ez dakit zer. Arrautzak edo. Ta uezabak emun ez ittearren, ba zu kriedia zariela esan, eta kriedia zariela esan eta zertu. Ta fan die Gure Jauna hartzen edo, ezkontzen Axpe-Arrazolan, eta zerien, eta, ene!, ta Gure Jaunik emun ez. "Gu ezkondu barik gazek" esaten euen aittek beti, "Gure Jaunik ez joskuan /etxoskuan/ emon zerien. Zeaittik, eta oilloik eta arrautzik eruen ez utselako. Abariek be egoistak be bai, e!, egoistak terribiliek, ez jonan /etxonan/ Gure Jaunak asko balio. "Gu ezkondu barik gaoz", beti esaten euen.
-Orduan zure gurasuak Axpen ezkondu zian?
-Bai. Nire gurasuak Axpen. Han euen etxe baten hori gripealdi haundixoi zeonien. Ba hiltzeko asko zertu ez eta ba txarto egon zan ama gurie. Azkenien, e, lelengo nire gizonan basarrixen, ta gero hara fan zan, Axpe zeera, Anditzera, eta haintxe pasau zeuen haundixenoi. Eta Anditzeko gizonak ikusi behin eta esan i utsen, e, zera: "Hire andriek, e, txahalai emuten jakon artua be jan itten juan". Ta ferixera fan Mondrauera-ta, esan i utsen eta: "Ba ogixe nahikue emon bautsen ez euan jango artorik", esan i utsen gure aittek, eta egixe. Eta harek Anditzeko gizon horrek: "zuk esan abadiai zu kriadia zariela ta ez dakartzula oillorik eta arrautzarik emuteko. Ta esango utsen harek eta gero Gure Jaunik emon ez.
-Baina kulpia ez zan berana gainera, ezta, nausixana zan.
-Bai ba, nausixena zan hori biherroi, baiña berak be emoteik nahi ez. Ja!, berak be ez euen nahi emoterik eta. Eta gero bestiek Gure Jaunik emon ez. Eta gero gure aittek beti esaten zauen: "Gu ezkondu barik gaozen". Beti esaten oskun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!