Bergara (Gipuzkoa)

Lurrarentzat gehien erabiltzen zuten ongarria satsa zen

Lurrarentzat gehien erabiltzen zuten ongarria satsa zen Lurrarentzat ongarri onena, satsa. Karea ere erabiltzen zen. Karobiak inguruan. Gaztandola baserrian karea egin zuteneko kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lurrarentzat ongarri onena, satsa. Karea ere erabiltzen zen. Karobiak inguruan. Gaztandola baserrian karea egin zuteneko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Abono moduan ze erabiltzen zenduen satsa ta karia be erabiltzen zan?
- Bai, karia be erabiltzen zan, baiña gutxi karia, e! Karobixak hamen badare egondako lekuak. Baiña nere denpora ezkero gutxi. Aurretik eitten eben karia. Ta karia botako zotsen, botatzen zotsenian, seguramente, gehixegi, batera gehixegi. [Gutxi hobe] eskatzen dau kariak. Orduan karabixa eitten eben batek, ba, bua! Botatzen eban solotan sendo ta lurra harrotzen eban gehixegi. Nik karia eitten ezautu dot hortxe, Gaztandolan. Basarri bat dao hor Goimendixan; Bergarakua da haura. Han bai. Harek be bota otsen karetan…! Karabixa ein eben, baiña buo! Gehixegi. Ya lau urtian, lau urtetik lau urtera-edo bota ezkero aldiko… Oin be bai, falta [dauke], honek lurrok kare faltia dauke.
- Hori zelan igartzen da?
- Analisetik. […] hortik lau urtetik lau urtera eskatzen dau, ba… Zuk… Nik analisa bialtzen badot zerera, eittera, zenbat kare bota bihar jakon, ba, esango dotsue. Ba, hainbeste tonelada hainbeste hektareai. Ta handik lau urtera beste hainbeste; aldiko gutxi. Honek danok falta dabe karia, lur honek danok.
- Eta lehen, ez dakit, zeu gaztia ziñanian, analisisak-eta eitten zian?
- Ez, artian ez zian eitten.
- Artian ez, ez?
- Ez. Orduan, klaro, ez zan jakitzen…
- Guk analisak lehelengo aldiz, ba, ointxe hogeta hamar bat urte edo ein giñuan. “Falta de cal y…”, bai, berak esaten dittu danak, “Hay que echarle esto”, baiña “falta de cal” badauke. Ta urak, berriro, sobre dauka karia honek uronek.
- A, bai, e?
- Bai. [Horri] eitten jako kostria, ta hori da pixkat karia, behintzat, pixkat. Dana ez da izengo, baiña…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia