Azpeitia (Gipuzkoa)

Atzerriko abeltzaintza-sistemetatik badugu zer ikasi

Atzerriko abeltzaintza-sistemetatik badugu zer ikasi Danimarkan ukuiluak etxeetatik aparte egoten ziren; hala zen haien ohitura. Haien aldean, hemen luxuzko ukuiluak egiten dira; han, ordea, ganaduan egiten dira inbertsio handiagoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-047-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Danimarkan ukuiluak etxeetatik aparte egoten ziren; hala zen haien ohitura. Haien aldean, hemen luxuzko ukuiluak egiten dira; han, ordea, ganaduan egiten dira inbertsio handiagoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ikuillue bea ere...
- Nahiko garbiyek eoten zien.
- Lehengo ikuillu bat oaingo ikuillu bat, zertan ezberdintzen zien?
- Beitu, hasteko ikuilluk etxetik kanpoa. Han Dinamarkan ta behintzet ikuillu eta etxia aparte zauden beti. Gertu e? Gertu iguel egongo zien berrogei metro, o hogeita hamar metro igual.
- Arrazoi jakiñen bategatik ala ohituraz?
- Ohituraz han, eske han etxie basarriye bizitza zan hemengo txaleta bezela.
- Eta hemen berriz aldrebes.
- Hemen aldrebes, hemen ikuillue barrun, ikuillu barrun izan da hamen, han ez. Han ganau tejabana bat baldin bazan'e tejabana sentzillo-sentzillo bat baldin bazan'e beti aparte zan. Eta etxebizitza etxebizitza iteko.
- Eta ikuillua bea barrutik?
- Barrutik ez die, lujoak gehio. Haiek baiño hamen geok tipo hortako ikuluk iten hasi giñenien gu, Pixkat teknikoek behartuta're bai, hayen alden ikulu lujosok iten ditugu guk e? Hemen ikuillu berriyek iten diru asko gastatzen da e? Ta zergatik? Teknikuk proiektun hura jarri dulako, eta hura itea behartzen zaituztelako. Baiño han? Hamen Frantzia aldea ta junda zea sentzillo-sentzillo-sentzilluk e? Obrak e? Obran ta hortan oso diru gutxi gastatzen due, eta "en cambio" ganauen bai. Ganaue zaitute, tratauta, raza mejoratzen ta, hortan gu aldian... Oain hamen iten da e? Ordundiken hamen asko iten da, baiña han garai hartan behintzet guregandik zamakiten bentaja, baiño hola...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia