Donostia (Gipuzkoa)

Zilbor-hestea eta haur laguna

Zilbor-hestea eta haur laguna Umea jaio ondoren, olio epelarekin garbitzen zuten. Ez zen buruz behera jartzen. Goraizeekin mozten zen zilbor-hestea, doblatu eta lotu. Haur-laguna barruan hustuz gero, asko sufritzen du emakumeak. Bota egiten zen haur-laguna gero, edozein tokitara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umea jaio ondoren, olio epelarekin garbitzen zuten. Ez zen buruz behera jartzen. Goraizeekin mozten zen zilbor-hestea, doblatu eta lotu. Haur-laguna barruan hustuz gero, asko sufritzen du emakumeak. Bota egiten zen haur-laguna gero, edozein tokitara.

Transkripzioa

-Eta behin umia jaiota, ze, nola garbitzen zan?
-Guk garai batian oliyo epelakin garbitzen genun, ta geo oain berriz txorruan jarrita, hanketatik tiraka garbitzen due.
-Bai, baiña lehen ez zan hola...
-Ez, ez.
-Buruz behera ez zan jartzen umia, ez?
-Ez, sekula ez det ikusi nik! Oain bai, oain ikusi det, oain gertatu naiz. Oain ezagunen bat badet ta juten banaiz, han baldin banaiz… ta alerta eoten naiz. Oain iten due hartu hanketatik eta zintzilik jarri, ta ur epelakin garbitu.
-Eta lehen, oliyo epelakin.
-Oliyo epelakin aitzen giñen gu.
-Eta zilbor-hestia nola, zerekin mozten zan?
-Guaiziakin!
-Guraiza normalak ziran, ala…
-Guk etxian edozeiñekin ibiltzen giñena ibiltzen giñun guk.
-Moztu eta zer?
-Holaxe doblatu. Hoik utzi. Umiak hemen daka txilborra, ta hemendik honeaiñoko hestia utzi. Hemendik moztu, ta hesti hoi doblatu, ta lotu.
-Lotu, nola? Korapillua?
-Bai, bai, eozein gauza.
-Ala josi?
-Josi ez, bueltatu ta lotu. Hola bueltatu mutur hau... Hau, honek bueltatuko balitzayoke bezela bueltatu, ta lotu. Lotzen genun hariya, aproposa izaten zana. Zunak, etxian zunak “ya bien”, eta ez zunak, berriz, ahal zunakin. Esan dizut ba zekin, zatarrakin bialdu nula nik hua. Eta geo handik aurrea haur-laguna. […] esaten diyot nik, zeatik ez genaukigun, igualak izaten dia ta. Hua iten zan… hua hustutzen baldin ba barnen, dayola egoten da ta hustutzen baldin bada sekatzian txarra geatzen da, ez da ertetzen. Ezta biher bezela ateatzen. Ta emakumiak in bihar izaten du asko sufritu; ganaduak bezelaxe, berdiñ-berdiñ. Eta hua, nik iten diyot… esan ziaten behintzat, amonak eakutsi zidan lotzen: “Lotu iyon, ez daiela hustu”. Nola zikiña izaten dan… dana zikiña nola izaten dan, ura ta odola ta zikinkeya nola izaten dan hua… “Ez ezan utzi, lotu iyon”. Lotu iten genun.
-Eta lotu nola?
-Bueltatuta. Berriz hestia haundiya izaten baita hoi. Aman zeatik honeaiñoko zea, heste haundiya izate da ta. Umiai pixkat lotutzen diyozu moztuta, ta bestia, luzio nola geatzen dan, hua berriz zeatuta: doblatuta.
-Eta haur-laguna… gero horrekin ze iten zan?
-Batzuk ondo iten due, beste batzuk berriz igurtziz-igurtziz tira-tiraka kendu in bihar izaten zayoe.
- Eta gero hori ze iten zan, bota?
-Bai, bai bota.
-Baiña nora? Lurperatu?
-Eozein tokita, bota!
-Edozein tokitan.
-Eozein tokitan botatze zan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia