Urnieta (Gipuzkoa)

Atsolorra

Atsolorra <p>Haurra jaio eta handik hamabost egunera, auzoko emakume guztiak ama berriaren etxean bildu eta merienda egiten zuten: atsolorra. Xerra piperrekin, txokolatea boladuarekin... merienda ederra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-021-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haurra jaio eta handik hamabost egunera, auzoko emakume guztiak ama berriaren etxean bildu eta merienda egiten zuten: atsolorra. Xerra piperrekin, txokolatea boladuarekin... merienda ederra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bataioan inguruko ospakizunak eta.
-A, atsolorra. Atsolorra, bai. Ba haurra jaiyo eta handikan hamabost egunera edo hola. Bai. Merienda, auzoko emakumiak danak bildu eta merienda izeten zan. Atsolorra, bai. Ya ahaztuta [neukan].
-Nun juntatzen zinaten edo?
-Ahal zan tokin. Sukaldian tokiya izango zan eta. Sotua're haundi xamarra izaten zan ordun basarritan eta han mahaia erdi-erdin jarrita. Danak sillak edo zerak bilduta. Ahal zan bezela. Eztoo. Eta goatzen zat piper moruakin xerrak izaten zien. Urte guzin ez zien jango baiño ordun jaten zien. Eta geo txokolatia. Eta ura zeakin, esponja... Ez dakit zuk baakizun, "bolatuk" esaten diye oain. Txuri batzuk. Ez dakit, oain'e izaten emen dia, e. Aurreko batian ez dakit zeiñi esan nion, eta oain'e izaten ziela esan zien pastel haik.
-Jatekuak hola?
-Urai sartutzen ziyen. Oain bolatuk esaten diyela uste det. Esponjak esaten giniyon guk. Eta ur preskuai basuan sartzen zien boladua. Merienda elegantia itten zan ordun, e!
-Espeziala.
-Espeziala. Geo baten batek ekarriko zittun zeak'e, goxokik'e, pastelak eta zeak eta. Danak reuniyuan. Dozenerdi..., ze, auzoko emakuma guzik. Atsolorra? Hoixe.
-Gizonik?
-Gizonak etxian baldin bazian eta hoixe, izango zian.
-Festa politta izango zan?
-Festa politta itten zan.
-Oparirik ekartzen zuen jendiak?
-Hoixe esaten dizut ba, ekarriko zuen zerbaitt. Ez naiz goatzen opariya baiño gailletan batzuk ekarriko zittuen. Nik hala uste det, e. Ez dakit, ez dakit.
-Umiaantzako...
-Ez naiz goatzen hoi, ez naiz goatzen umientzako ezer ekartzen zueniken.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia