Donostia (Gipuzkoa)

Gerra etorri zenean

Gerra etorri zenean <p>Gerra etortzearen errua emakumeek eta apaizek dutela dio, konfesalekutik etorri zela gerra. Jende dezente hil zuten Igeldon, ezagunak eta lagunak. Ondarretako kartzelara eraman, eta gero hil egiten zituzten. Cervera itsasontziak bonbak botatzen zituen. Jende askok harkaitz azpietan egiten zuen lo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra etortzearen errua emakumeek eta apaizek dutela dio, konfesalekutik etorri zela gerra. Jende dezente hil zuten Igeldon, ezagunak eta lagunak. Ondarretako kartzelara eraman, eta gero hil egiten zituzten. Cervera itsasontziak bonbak botatzen zituen. Jende askok harkaitz azpietan egiten zuen lo.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

-Gerra garaiyan… zuk gogoratzen dezu gerra nola etorri zan?
-Hoixe, goatuko ez naiz ba! Goatuko ez naiz ba nola etorri zan gerra.
-Ta nola, nola etorri zan?
-Gerra ba al dakizu nola etorri zan? Netzako, apaizak eta emakumiak deu kulpa, gerra etortzeko. Konpesionaiyotik etorri zan gerra hemen.
-Bai, pekatuak esan ta gero...
-Pekatuak bakarrik ez, pekatuik ez zun... beak iten ez zuenik ez zuen galdetzen haik, beak iten zituenak galdetzen zituen ta... tontok, kontatu! Guk ez deu eskolik, baiño ni ez naiz horren tontua, ta tonta´re ez hoik ze iten zuen jakiteko.
-Orduan hemen, e... Igeldon zer gertatu zan gerra etorri zanian?
-Gerra etorri zanian, zer gertatuko zan? Jendia franko garbitu!
-Jende asko hil zuten hemen?
-Bai. Jendia dezente hil zuen hemen.
-Eta ezagunak ziran?
-Bai. Hoixe ezagunak, eta lagunak.
-Eta nola... zeinek...? Atxilotuta eraman ala...?
-Bai, bai, atxilotuta eaman ta... ta bota, putzua bota ta fuera!
-Ta hementxe bertan hil zituzten, Igeldon?
-Igeldo, “o sea”, kartzela bakizu nun zan...
-Ondarretako kartzelara eraman eta gero...
-Bai, bai. Eman ta zera bota!
-Eta zuek beldurrik euki zenuten? Ez dakit, hemen bonbardeorik edo...
-Hoi ezautu deu, bai. Hoi guk... Hemen egondu zan han... zea, barkua.
-Cervera barku hori?
-Bai, bai, hementxe, hementxe atze hortantxe. Eta beti tiratzen zitun harea.
-Eta zuek erdiyan.
-Gu erdin. Han bihan, guk ibiltzen genun terrenun botata… bota zun han. Kriston zulua in zun, gaiñea, bonbak.
-Eta zuek ezkutatu-ta nun iten ziñaten?
-Gu ezkutatu iñun ez...
-Iñun ez?
-Ez.
-Etxian ez dakit koltxoirik... batzuk koltxoiak jartzen zituzten leihuetan.
-Guk ezerrez ez genun jartzen.
-Ezer ez?
-Ez deu jarri guk sekula.
-Batzuk harkaitzen...
-Azpin-ta lo iteko... Hor harkaitzak bazian eta hor jende askok iten zun, uste det, lo. Baiño guk ez...
-Lo?
-Bai.
-Zuek ez, zuek etxian egon ziñeten?
-Gu beti etxian.
-Zuk zenbat... orduan zenbat urte? Ez, oso gaztia ziñan...
-Ez. Sasoi earra ordun nik. Sasoi earra ordun nekan nik.
-Bai?
-Gerra denboan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia