Donostia (Gipuzkoa)

Gerraosteko gosea

Gerraosteko gosea Bizimodu aldaketa gerra ondoren: gosea. Ogi gutxi zuten. Artua esnearekin egosten zuten, baina artua ere entregatu behar izaten zuten. Patata eta babarruna ere bai. Errotak itxita egon ziren; mailuarekin jotzen zuten artoa. Garirik ez da izan sekula inguruetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bizimodu aldaketa gerra ondoren: gosea. Ogi gutxi zuten. Artua esnearekin egosten zuten, baina artua ere entregatu behar izaten zuten. Patata eta babarruna ere bai. Errotak itxita egon ziren; mailuarekin jotzen zuten artoa. Garirik ez da izan sekula inguruetan.

Transkripzioa

-Eta asko aldatu zan bizimodua... gerra etorri aurretik eta ondoren?
-Bai.
-Ze aldaketa...?
-Gosia.
-Gosia?
-Gosia. Holaxe ogi ttiki bat. Gui hoi eman o bat´e ez eman... berdin zan.
-Txarra. Ogi txarra, ez?
-Txarra? Ez zan ogiya txarra. Ez…
-Gutxi.
-Gutxi. Txarra hua zan. Guk in izandu deu behiyak bildu, artua zelaitik ekarri, mailubakin jo ta esniakin egosi. Hoi, hoi ona da… haekin nekez gosetzen zea… gosetu. Hoi makiña bat bider, artua genun bitarte. Baiña hua´re entregatu in biha izaten genun ta /da/. Ze iten zenun?
-Entregatu in behar izaten zan?
-Bai. Artua ta babarruna, dana, patata ta dana. Dana. Ta beak, beak erraziyua eman.
-Garai zailla, ezta? Gogorra…
-Buuuf. Nik makiña bat bider… ez dakit aitu izandu dezun zuk… txerrintzat antalaporruk. Harek... haik patatak ditue… hain patatak erre sutan, kendu azala ta jan ta ibilli gea gu...
-Bai, e?
-Bai, ibilli beharko!
-Gosia kentzeko...
-Bai, hoixe. Bai.
-Eta talua-eta iten zenuten?
-Bai, e, genunian bai.
-Eta errotak itxita ere egon zian...
-Bai ba.
-Prezintatuta.
-Bai. Ez zakan... ez genekan eamateik hua´re, klaro. Beak bihar izaten zuen eta.
-Orduan ezin zan artua...
-Ez, esan dizut pa, mailuakin jota esniakin egosita eaten genun azkeneako guk.
-Eta zuek ogirik in dezue sekula etxian?
-Ez.
-Ez? Hemen ez zeon garirik? Inguru honetan?
-Ez, ez, hemen ez. Hemen sekula ez da izandu garirik.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia