Donostia (Gipuzkoa)

Errazionamendu garaia: gutxi eta txarra

Errazionamendu garaia: gutxi eta txarra <p>Donostian erosten zuten jatekoa, olioa eta. Errazionamendua, gutxi eta txarra. Ogirik ez, taloa egiten zuten artoarekin. Kontrabandoa. Babarruna, baserrian beti bazen zerbait. Txerria hiltzean, koipea. Tranpak: bat deklaratu eta bi hil.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-016-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostian erosten zuten jatekoa, olioa eta. Errazionamendua, gutxi eta txarra. Ogirik ez, taloa egiten zuten artoarekin. Kontrabandoa. Babarruna, baserrian beti bazen zerbait. Txerria hiltzean, koipea. Tranpak: bat deklaratu eta bi hil.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oliyuak eta hoi danak Donostin erosi, bai, bai.
- Hori erosi, ez?
- Bai, bai, dendan.
- Dendan?
- Dendan.
- Eta zu akordatzen zea razionamenduakin eta...?
- Bai, [...] korrika aldiyak, razionamentuan ta. Jatekoik ez, ta razionamentun gauza gutxi ta txarra, ogiya're jateko modun ez dana ta... Guk badakigu artua iten giñun, iya talo pixkat eta handik gehiyo bai, baiño hoi larri ibiltzen zan jendia. Bai, gosiak eta.
- Eta orduan kontrabandua eta egongo zan?
- Bai, ibiltzen zian, hala esaten zuen behintzat, ez dakit ibiltzen zian, gu gutxi ibiltzen baiño...
- Beti baserriyan gose gutxio ez?
- Bai, gutxi beti izaten zan baiño...
- Beti zer jana.
- Bai, zerbait'e o talua edo babarruna edo baba edo... ibili izaten zan baserrin ta. Berdura igual ta. Errexio pasatzen zan. Ogiyik ez ta koipe gutxi ta pixkat sufritu in behar baiño... Geo txerriya'de hil izan, hortako hiltzen zan txerriya'de, koipe pixkat izateagatik eta.
- Eta ezkutuan hiltzen zan txerriya ala...?
- Ez, deklaratua. Oain'e batzutan igual ixkutuan bat deklaratu ta bi hil edo... Orduan zeozer baiño
tranpatxoak ez?
- Bai, pixkat, in biharra zeon. Ez dao...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia