Durango (Bizkaia)

Komitea

Komitea Artekaleko etxea ez zuten bonbardaketak bota. Bambino dagoen lekuan komitea zegoen, gerra kontuetako komandantzia, paper-kontuak. Nazionalak sartu zirenean hotelean jarri zuten komitea. Bonbardaketa ostean kaletik zelan ibiltzen zioten azaltzen du; zein etxe zegoen botata, zein ez...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Artekaleko etxea ez zuten bonbardaketak bota. Bambino dagoen lekuan komitea zegoen, gerra kontuetako komandantzia, paper-kontuak. Nazionalak sartu zirenean hotelean jarri zuten komitea. Bonbardaketa ostean kaletik zelan ibiltzen zioten azaltzen du; zein etxe zegoen botata, zein ez...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, klaro, esan dogu bonbardeoan eta Garaidxen harrape otsuela, baia zuen Artekaleko etxieri zeozer paseko jakon-edo?
- Ez jakon /etxakon/ paseu ezer, baia han karkaban, horrek abogauekin ta ibilli garenien patrimonidxoak eta etorri zienen, esan notsen: “aquí tanto patrimonio y mira qué carcaba hay”. Etxe bittartien dau metro terdi hor etxietan, dana abandonaute. Lehen barrenderuek sartzen zien, baia oin ez dau. “Y aquí carcaba y esto, esto patrimonio y tal” esan notsan, ta ixilik geratu zien. Baia, ta bonba bat agertu zan hor, errementau barik hortxe karkaban. “Comité”, esautsualez ha txaleta hori Bambino euen lekuen, Bambino.
- Zer zan “comité” hori? Esan dozu.
- Pues zelan esango dotsut? “Como la comandancia”, han eitten zien papeleo guztidxek.
- Soldadutzara joateko-edo?
- Ez, ez! Gerra asuntuen, gerra asuntuen.
- Esan dozu Bambino dauen lekuen.
- Ha etxie, hantxe ederra. Ha dan etxe handixe, ba bakizu zelango lonjak dekezan dendak-eta, ba txaleta zan hori danoi. Ta gero bestie Arozenena, esan otsuan lez han, esto. Gero nazionalak sartu zienien “Comité” ein abien geur “el Hotel de Kuruziaga”? Hantxe, Elgezabalen propiedadien.
- Hori konfiskatuta egongo zan.
- Bai, hor zan “Comité”, komandantie eta “esto” euen. Eta hor eitten zien “pues los salvoconductos”, ta orduen be hor eingo zien nik ez dakit zer eitten zien. Gu Garaittik gabien etorten nintzen, nik hamar urte neukenien, oiñez razionamentuen bille. Garbantzue, babie, emoten abien gitxie gero gerra ostien be on da razionamentue. Etorten nintzen gabetan ta dana apurtute, ta danak, lehen por ejemplo, oin ez dauz kabliek argidxenak goittik, baia igul ezetuko dozue zuek goittik ibiltten kalien? Ba lehen danak lurrien euezan, ta gero ba elizpie be dana apurtute, elizie. Elizak bobedak apurtu zien, Jesuitetakue-eta.
- Santa Susana be.
- Santa Susanako ortue, bera etxie ez. Lehen hortik gero pasetan zan Andra Maridxako elizpetik oin horrek Asategik-eta etxie bauke ba, hortik pasetan zan Santa Susanarsiño apurtute euen. Oiñez pasetan giñien Kalebarrittik eta dana, apurtute euen hori danoi. Elizara bonbardeorako.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia