Durango (Bizkaia)

Aita delineatzailea, topografoa eta Durangoko diruzaina

Aita delineatzailea, topografoa eta Durangoko diruzaina Bere aita delineatzailea eta topografoa zen. Bilboko San Luiseko meategietan egiten zuen lan, Atxuri aldean. Durangoko udaleko diruzaina ere bazen. Udaleko kutxa gotorra Artekaleko beraien etxean zegoen eta langileak bertara joaten ziren soldata bila. Idazkaria Astola zen, kontu-hartzailea Lebario. Bere aita ehizan ibiltzen zen eta herriko hiltegian txakurrentzako nahi beste okel izaten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere aita delineatzailea eta topografoa zen. Bilboko San Luiseko meategietan egiten zuen lan, Atxuri aldean. Durangoko udaleko diruzaina ere bazen. Udaleko kutxa gotorra Artekaleko beraien etxean zegoen eta langileak bertara joaten ziren soldata bila. Idazkaria Astola zen, kontu-hartzailea Lebario. Bere aita ehizan ibiltzen zen eta herriko hiltegian txakurrentzako nahi beste okel izaten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxebarrian baserridxe bakizu zein den? Garaidxen haren fatxadien planuek be gure aittek ein bazan.
- A bai, e?
- Bai.
- Zuen aitxe zer zan ba? A, klaro, delineantie!
- “Delineante y esto topógrafo”. Harek biher eitten aban Bilbon, “en las minas de San Luis”, hor Atxuri aldien. Goizetan eitten aban biherra, ta gero eberdidxen etxera etorten zan y “era” zan “depositario del Ayuntamiento de Durango, cajero”. Kajerue, “la caja fuerte” euen gure etxien Artekalien quincen, ta han obreruei, barrenderu, musiko edo bihergiñei, hantxe pagetan utsien. Ta arratsaldien eitten aban horidxe, ta orduen euezan alkate ez zien izengo baia, sekretaridxo “el Padre Astola, el padre de Txarines”. Gero “interventor” Lebario, ha Lebaridxoko etxiek han Abadiñon bakizu? Han txale eder bat dauena? hango uzaba, Lebario, hiru zien. “O sea, secretario, interventor y esto, gerente”.
- Eta zuen etxean alarmie edo ez zeuen? Txakur handi…
- Ez, lapurrik ez zeuen. Jo, gure aitte kazadore handidxe zan, ta txakurrek ba aiuntamientue, hau mataderue zan, hau herridxena zan, okelak eta euezan txakurrentzat berak gure bazen beste. Orduen oilagorrak eta Garaidxen esaten aben, nik ez dot ezetu, hiru hillebete neukezan, baia amari ta gero bere aitten lagunei ta entzunde, bai, zalie zala ta txakur onak eukitten abiezala. Ta gero orduen kazan hamen eitten zan, baina gitxi, eskopetak be ez zeuezan, eskopeta ona eukela gero tiro pitxonien be botaten aban. Gero esaten, niri batek esan eusten, Odiagak, bere aittek ein abazala makiñeridxa hori tiro pitxoie badakizue zelan dan? Lau jaula ipintten die. Oin Eibarren, Arraten ta dauz, baia lehen hamen sarri eitten zien. Ta lau jaula mando bataz, ta ez zekidxen nundik urten leiken usuek, ta horrexaittik zan, ba di-da! Gero tiro platokue da beste plato bat, tak! Botaten dana. Ta harek planuek aittek ein abezan, berak aittek inbentau ein abala esaten aben, oin ez dakit.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia