Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Arto-zuriketa eta arrosarioa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arto-zuriketa. Arrosarioa errezatu eta kontu kontaketan. Aitak kontatzen zuen txiste bat gogora ekartzen du, erdara jakitearen inguruan. Hilean behin, 15 misterioko arrosarioa errezatu beharra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kamaran ta... errosarixue-ta errezetan zauien?
- Hamen makiña bat arto zurittute gaz. Burdikadak, e! Gabe... Gabe bakotxien iguel bi burdi ta, e!
- Bai.
- Hori danon artien eitten zauien?
- Danon artien.
- Hemen etxien [geozen] danak, biheko! Gabez, gabez gaiñera!
- Gabeko lana...
- Gabeko lana. [...] ta erresarixue.
- Afal-aurretxuen edo afaldu ta gero?
- Afal-ostien.
- Afal-ostien?
- Zer afal-ostien?
- Afal-ostien arto-zuriketan?
- Arto-zuriketan.
- Afal-ostien? Afal-aurretik igual, afal-aurretik igual. Afal-ostien normalien. Ta afaixe be... [...] berakatza-saldie ta [gero sagar bana]. Ta...
- Ta aittek txiste batzuk esan ta...
- Ipuiñek aittek...
- A! Ipuiñek?
- Kontau eitten zittuen, e?
- Onbre! Asko [eukitten] euen hak!
- Bai, e?
- Asko, asko.
- Zeuek be jakingo dittuzue, orduen, ipuiñek-eta?
- Nik batzuk badakit harenak.
- Bai? Batzuk akordetan jatzue?
- Behin esan auen: <<Araozko bat... Araozko hiru mutiko fan zien Arabara erderaz ikesten. Ta fan zien erderaz ikesten, ta egon zien ta badatoz buelta eindde atzera Araotzera --Araotz [hor dao]. Ta "Hi, ze ikesi dok?" eta "Nosotros", "Nosotros? Ta hik?" eta "Por dinero", "Por dinero?", ta "Bai". "Ta hik?", eta "Usted tiene razón". Ta gizon bat topau dabe hillde mutikuok. Ta aiba! Badaoz mutikuok gizonai beire ta allegetan jakue Goardia Zibillek. Ta "¿Quién ha matado esto?", "Nosotros", "¿Por qué?" y "Por dinero", "Todos a la cárcel", "Usted tiene razón">>.
- Eurek ez akixen ze esaten auen...
- Horixe bakarrik jakingo auien ta...
- Jakin, baiñe...
- Ze esaten dauien ezebez.
- ... ez akixen. Bueno, hori, hori barritxuaue izengo da, baiñe gure aittek zaharrauek kontetan zituen, e! Harek e...
- Hori be harek kontetan euen, e!
- Bai?
- Bai, bai, harek kontauta dakit nik hori.
- Harek [...] txistiek...
- Asko kontetan zittuen harek.
- Edarto pasauko zuaien orduen arto-zuriketan... [Ipuiñek]-eta entzun ta...
- Arto-zuriketan, bai...
- Ba, ha be distraidutearren ibiltten zan ta!
- Bai. Ta otzarakadak zerak, iguel --kamarie goixen--, iguel hogei otzarakada arto zurittu biher afal-ostien, e! Hogei otzarakada iguel, e!
- Kamarie holaxe beteta artoz, e!
- Sendatute kamarie.
- Bai, bai. Eta errosarixue-eta ez zauien errezetan?
- Erresarixue arto-zuriketan gabitzela amak.
- Bai? Amak?
- Eta erresarixue akabetako desietan gu [...], leporaiño eindda errosarixuakin ta... Ta, gaiñera, hillien behin hamabost misterixokue.
- A! Bai!
- [Ez jakixat] ze [izen izeten zan]... Hamabost. Jesus...!
- Ez dakit zertzuk...
- ... ha izeten zuan palizie! Gero [...] gaiñetik santueri, ez dakit ze santu ta ama birjiña ta [ostixa] guztiok... bueno...! Ha [hamabost misterixo], ha zan...
- Erregalue...
- Buo! Errosarixue ez auenien, ba, bueno, bata, bestie, aittek txistie ta hau ta bestie ta zarramarrien, ba, bueno...
- Artua zeiñek aguruau zurittu ta...
- Bai?
- Bai.
- Ta karrerie, arto-karrerie. Otzarak aurrekaldien ta... Baiñe [...] ta zera ta aittek aldamenien ta ta! Burdikada bat eta... Berak zurittu ta nik ta! Artuek kontau ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia