Jose Mari Amantegi Aresti
Durango (Bizkaia) (1926-2018)
Biografia
1926an jaio zen Artelakea kaleko 15. zenbakian eta bertan hazi eta bizi izan da. Aita Goienkalen jaio zen (Anboto taberna dagoen tokian), baina Artekaleko etxean hazi eta bizi izan zen; ama, ostera, Garaiko Arroitakoa zuen. Bere aita topografoa eta delineatzailea zen, eta baita Durangoko udaleko diruzaina ere. Aita 3 hilabete zituela hil zen; hori dela eta, Garaiko baserrian denbora asko pasatu zuen. 6 urtegaz maristen ikastetxean hasi zen ikasten eta bertan ibili zen 16 urtera arte. Baina gerra sasoian, Garaiko eskolan ibili zen urte eta erdiz. Bonbardaketak ere bertan harrapatu zuen, Garai leku segurua zela dio. Artekaleko etxea ez zuten apurtu bonbardaketan, kale bereko beste gehienak bezala; antza, Errepublikanoen "komitea", komandantziaren papera betetzen zuena, Ortuetarren txaletan zegoen, gaur egun, Goienkaleko "Bambino" dagoen etxean, eta bere ustez horregatik ez zuten erre (Artekaleko eta Goienkaleko beheko karkaban "obus" bat lehertu barik aurkitu zuten, horregatik Artekale 15eko etxea ez zen suntsitu). 13 urtetik 16 urtera arte, merkataritza ikasketak egin zituen maristen ikastetxean. Ikasketa bukatu eta 1942an, "Banco de Vizcaya"n hasi zen lanean eta bertan egon zen 44 urtez jubilatu arte. Banketxean euskaraz zekien bakarra zen eta baserritarrekin-eta bera aritzen zen hartu-emanean. Solfeoa ere ikasi zuen Barrenkoarekin eta Villanekin klase partikularretan. Durangoko orfeoiko kidea izan da urte luzez, bere aita ere orfeoiko lehenengo tenorea izan zen. Emaztea Berrizko Andikoa baserrikoa zuen. 1970 inguruan Komentukalera joan ziren bizitzera, baina 2010ean berriro bueltatu ziren Artekalera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-028 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute