Durango (Bizkaia)

Mendizabal eta beste lantegi batzuk

Mendizabal eta beste lantegi batzuk Mendizabal lantegitik geltokirako kalea, Emaldi, lehen ez zegoen, hiru baserri zeuden: Kakatza, Karrakarrana eta Uribe. Lantegietatik geltokira gurdian garraiatzen zituzten gauzak. "Ferretera Vizcaina"n gerra denboran bonben karkasak egiten zituzten. Bertan eta laminazioan zeuden behargin batzuk aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mendizabal lantegitik geltokirako kalea, Emaldi, lehen ez zegoen, hiru baserri zeuden: Kakatza, Karrakarrana eta Uribe. Lantegietatik geltokira gurdian garraiatzen zituzten gauzak. "Ferretera Vizcaina"n gerra denboran bonben karkasak egiten zituzten. Bertan eta laminazioan zeuden behargin batzuk aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Lehen Mendizabalek ez zauen hori kalioi por ejemplo. Mendizabalek fabrikie entzutie eukozu?, oin ez dau, Emaldi azkenengoak, Emaldi hori kalioi estazinoruntz ez zeuen. Hori zarratute baserridxek euezan hor, hiru baserri, Kakatza, bai, ta oin hil dan batena be bai. Ta bueno, baserridxek hiru euezan.
- Karrakarrana eta…
- Karrakarrana eta hori beste Kakatza, horrek Uribe, Uribe.
- Hor sartzen zan trena, ezta?
- Gero, gero. Hor trasportie eitten abien ba Durungotik, Frai Juan de Zumarragatik estaziñora, transporte burdidxen. Ta por ejemplo ferreteran nik akorduen dekeana, ba gerra denboran bonbak eitten zittuen, o sea, txapie, txapie. Karkasak hortxe eitteabiezan. Ta hor be. Ez, ferreteran, La Ferretera Vizcaína. Hori fabrika ona zan, ta hortik bonbak hortxe, ta burdidxen hor be eruten ebazan, zelan zan? Famosue zan karreterue.
- Karrakara ez, ezta?
- Ez, Karrakara ez. Txonpolona Mendizabalena eta Ferreterakue hori. Ta gero, laminaziñue ein abienien, laminaziñokue be horredxek eitten eban. Hori, Madalenaoste bakizu nun dauen? Hor euken basarridxe honek, zelan? akordauko jaste gero.
- Santisteban ez?
- Ez, Santisteban zan Ferreterako jerentie, uzaba edo bueno, jerentie. Ta laminaziñue be Santisteban zan. Ferreterakue zan Inazio, don Inazio ta gero anaidxie, ez dakit zer zan, lehen burdiñak eta saltzen ittuena, “agente de ventas”-edo zan, ta gero formau abien “laminación”. Ta “laminación” izen da ba bihergiñentzat ta Durungoko enpresaik onenetaikuek. Ondo, jentie hor.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia