Bergara (Gipuzkoa)

Tabakoa, inguruko herrietarako

Tabakoa, inguruko herrietarako <p>Gerra ondoren hasi zen tabakaleran. Lokala aldatu egin zuten tokiz. Lehen, herriaren erdi-erdian zegoen. Tabakoa inguruan partitzen zen: Arrasate, O&ntilde;ati, Soraluze, Eibar, Zumarraga... estankoetakoak "sakea" egitera etortzen ziren. Garraiolariek kamioiarekin eramaten zituzten kaxak. Kaxak ematen zizkien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra ondoren hasi zen tabakaleran. Lokala aldatu egin zuten tokiz. Lehen, herriaren erdi-erdian zegoen. Tabakoa inguruan partitzen zen: Arrasate, Oñati, Soraluze, Eibar, Zumarraga... estankoetakoak "sakea" egitera etortzen ziren. Garraiolariek kamioiarekin eramaten zituzten kaxak. Kaxak ematen zizkien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Tabakalerako almazenian, gerra aurretik hasi ziñan edo gerraostian?
-Ondoren izango zan. Guk han... zeaittik e… gero lokala be beste lokal batera aldatu zeben, beste edifizio bat, ederra, tabakuendako bakarrik ipiñi zeben. Puxkat apartetxuau, puxkat. Bergaran bertan e! baiña puxkat e… puxkat e… apartatxuau, herrixan barruan barik. Lehengua zan herrixan barruan , [Oruetan] hori, herrixan, herrixan erdi-erdixan zeuan behian. Ta gero, handik etara ta in zeben beste lokal bat, aparte erosi zeben gaztiok, eta ipini zeben haura tabakuendako bakarrik. Ta gero, tabakua izaten zan, ba, inguru danei partitzeko. Ez zan herrirako bakarrik e! Izango zan ba.. partitzen zien… Bergarak eukitzen zittuan: Mondrao, Oñati, Plazentzia, Eibar, Zumarraga… inguru horrek danen estankuak.
-Almazen haundixa orduan?
-Bai, haundixa. Ta horrek danen tabakua saltzen zeben estankero danak etortzen zien “sakia ittera” esaten zana, sakia ittera. Osea, etortzen zien, pedidua itten zeben: “hau bihar dot eta hori bihar dot eta bestia bihar dot /biot/”. Han eitten zan fakturia; Tabakaleran eitten zan fakturia, han. Eta gero harekin juaten zien bankuan haura ingresatzera. Estankeruak juan bihar zeben. Eta gero, etortzen zan transportistia kamioakin o autobusakin edo etortzen zien transportistak eta harek eruaten zeben jenerua, kajak. Kajak hartu eta oso-oso-osuan kajak. Nik emoten notsen kajak harei. Nik emoten notsen: hamendik bi kaja, hamendik lau kaja… eta emoten notsen hola. Eta hola in giñuan, urte horrek danak, haretxekin batera in neban nik lana.

Egilea(k): Ayala Sasieta Garmendia (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia