Bergara (Gipuzkoa)

Fariasak eta zigarroak

Fariasak eta zigarroak <p>Fariasa asko saltzen zen. Zigarro markekin ez da gogoratzen. Paketetan zetorren dena, Donostiatik, eta ez zituzten zabaltzen. Erre egin zuen berak, probatzeko, baina ez zitzaion gustatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Fariasa asko saltzen zen. Zigarro markekin ez da gogoratzen. Paketetan zetorren dena, Donostiatik, eta ez zituzten zabaltzen. Erre egin zuen berak, probatzeko, baina ez zitzaion gustatu.

Transkripzioa

- Goguen dakotzu ze tabako klase euen zu han lanian hasi ziñanian?
-Ba fariasa bazeuan.
-Bai…
-Fariasa eta… fariasa asko saltzen zan. Merkiaua be bazeuan kajia, kajatxua…
-Ta zigarruak?
-Eta zigarrua, zigarruak… harek… han, gaiñera, zabaldutakoik ez zan ikusten, danak paketiak, paketiak, paketiak danak. Etortzen zien, horrek Donostiatik-edo etortzen zien paketiak, eta gero Bergaran deskargau, ta gero Bergarak estankeruai eitten zotsen, eitten zotsen repartua.
-Ta zigarruak ez dakotzu goguen markak?
-Zigarrua… fumau be in neban!
-A bai?
-Bai, aprobau in neban zelakua zan, zelakua zan. Ta esan neban: “Ene… honek tripia ez dau betetzen honek! jatekua ez da hau!”. Ta kendu neban. Kendu neban. Ze gusto daukan ikusi ta kendu neban haura. Nik ez dot fumau.

Egilea(k): Ione Olabarria Franco (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia