Eibar (Gipuzkoa)

Txomin Martinezekin damaskinatzen ikasten

Txomin Martinezekin damaskinatzen ikasten <p>Placido Zuloaga. Beste damaskinatzaile ezagun batzuk: Martinez, Manchon, Iriondo, eta abar. Oso onak ziren. Txomin Martinezekin lanean hasi zenean, gizon nagusia zen, 70 urte inguru zituen. Artrosia zuen eta Dunisik atzamar lodian lotu behar izaten zion erreminta. Hala eta guztiz ere, bera baino hobea zela dio Dunisik.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Placido Zuloaga. Beste damaskinatzaile ezagun batzuk: Martinez, Manchon, Iriondo, eta abar. Oso onak ziren. Txomin Martinezekin lanean hasi zenean, gizon nagusia zen, 70 urte inguru zituen. Artrosia zuen eta Dunisik atzamar lodian lotu behar izaten zion erreminta. Hala eta guztiz ere, bera baino hobea zela dio Dunisik.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Ta Placidon… lehen taillarra aittatu dozuna, nun zeguan? Badakizu?
- Ez jakixat hori nun eguan.
- Baiña Eibarren?
- Hori interesantia izan leikek hori, horrek gauzok jakitzia.
- Serafin: Nik ez jakixat...
- Ez jakixat nok, nok edo...
- S.: Ramiro Larrañagaren liburuan Placidoz-ta bajiharduk horrek, eta Eibarko damaskinauan gaiñian ein zan liburuan be bai, Pedro Zelaiak-eta nahikua historixa jakak. Seguru asko Pedro Zelaiak eukiko jok hor aipamenen bat. Bai, ni seguru naok. Ez jakixat, nun zeguan taillarra ez jakixat esango daben, baiña Placido Zuloagan gaiñian luze ta zabal jardutzen jok Pedro Zelaiak. Ez juat nik irakurri, ze nik hartu najuan liburua ta erramintta bila ibiltzen nitzuan ni han! “Matiau”, “sonbriau”… ta ez najuan halakorik ezebe ikusten! Historixia bakarrik. Ta kasorik be ez nik historixiari. Berba horrek…
- Ni be ez nok interesau sekula historixiakin, ta ointxe. Oin penia jaukat. Oin penia jaukat.
- S.: Politta dok. Politta dok.
- Ni juan nitzuan Pedro Zelaiakin Reusera, ikustera zelan zeuan…
- S.: A bai?
- Bai, bixok juan gintzuazen.
- S.: A! Ez eidak esan…! A, bai, e? Osea, Pedro Zelaiakin…
- Bai. Berak esan jestan: “Liburua idazten naok eta lagundidak hara!”. Ta [holan] juan gintzuazen bixok, zelan zeuan ikusi ta beste ta… Bai.
- S.: Ba, Pedro Zelaiak, nik uste juat, hor, damaskinauan gaiñian idatzi eban liburuan, historixa aldetik-eta nahiko… itxura ona hartzen jetsat, itxura ona.
- Bai, Zumaixara be bixok juan gintzuazen.
- Hor onak… aittatu dozu Placido, ta gero, Martinez eta…
- Bueno, aurretik […] Manchón ta honek… onak… Manchón zuan, Iriondo… Neuk ez jittuat ezautu, e! Neuk entzundakua […].
- S.: Bai, Iriondo… Iriondoren lanak ikusi jittuat… Ikusi, ikusi… Iriondoren izena, bueno, egunotan hor ibili nok eta libururen baten ikusi juat Iriondoren biharren bat edo. Bai. Eta…
- Hango taillarreko jentia zuan…
- S.: Iriondo, Cayetano… Hau, zera, Sarasua, Pablo Sarasua hori, zer zuan? Damaskinadoria?
- Damaskinaua zuan, bai.
- S.: Baiña, ez jekan horrek Martinezen-ta maillarik…
- Ez, ez. Martinez ya zuan autoridadia.
- S.: Autoridadia. Ya, ya…
- Ha zuan…
- S.: Nik horixe jakat rekuerdua, honek… hirekin egon nitzanian, Martinez jartzen zuan, bueno…!
- Bai, bai, haxe zuan…
- S. : Ta oin be ikusi dok zelako berbak erabili dittuan, ezta ? Fantastikua, [… ikustia] ta espektakulua. Ni hori, bat biharrian ikustia espektakulua ta fantastikua bada, bueno…! Horrekin esanda daok dana! Bai.
- Bai, bai, bai. Penia zuan [ha…] ez ikustia, penia…
- Ordaintzeko modukua bera biharrian ikustia, ez?
- Joe…
- S.: Noiz hil zuan Martinez? Akordatzen haiz gutxi gorabehera? Urtiak izango dittuk…
- Urte asko dittuk… urte asko. Hau zerau, esan duana, mutiko txikixa zuan, txiki-txikixa zuan ta… urte asko…
- S.: Oin badakazak horrek… berrogeta… berrogeittik gora. Bai, berrogeittik gora eukiko jittuk. Hi biharrian horrekin hasi hitzanian, horrek zenbat urte lez eukiko jittuan?
- Txomiñek?
- S.: Txomiñek.
- Ba, hirurogeta hamar bat edo…
- S.: Hirurogeta hamar beste bai?
- Bai, bai.
- S.: A bai, e?
- Bai, bai. Ta jekan, atzamar lodixa jekan artrosis-edo […] ta ez juan erabiltzen, ta nik lotu eitten [najetsan] esparadrapuakia erraminttia, lana eitteko.
- S.: Ez eidak esan!
- Bai, holaxe ekan., ta “átame”, ta ipini punzoia holaxek ta esparadrapuakin lotu eitten najetsan erraminttia. Halan ta guzti be ni baiño hobiaua zuan!
- S.: Ez eidak esan!
- Halan ta guzti be hobiaua zuan!
- S.: Hau detaille politta!
- Bai…
- S.: Erderaz eitten juan?
- Danera.
- S.: Danera, baiña “átame”. E ? “Átame” esan dok.
- Bai, bai. Baiña danera eitten juan. Bera ta anaia, Ricardo be, hirurok eitten genduan. Ta…
- Zenbat pertsonak eitten zenduen biharra…?
- Txomiñenian hiruk, eurak bixak, anaiak, eta neuk. Ta aurretik zera be bai, Jose Luis Bengoa be ibili zuan.
- Zeuon taillarra nun zeuan?
- Hori, Txomiñen taillarra? Carralen txaletan onduan.
- S.: Bai, bai, esan jok lehen.
- Carralen onduan. Carralen txaleta ta hurrengo edifiziua zuan hori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia