Eibar (Gipuzkoa)

Toribio Etxebarria eta kooperatibismoa Eibarren

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Toribio Etxebarria, Eibarko sozialismoaren lider intelektuala. Kooperatiba industrialen sorrera Eibarren: Danok-bat; Alfa; etab. Armagintzatik josteko makinara jauzia egin behar zela garbi ikusi zuen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Gainera zuk bederatzi urte zenituen orduan, Errepublika hots egin zutenean. Baina hor bazegoen jende inportantea Eibarren, momentu horretan. Bat, esaterako, Toribio Etxebarria. Gizon inportantea.
– Bai. Toribio Etxebarria izan da PSOEko liderretakua, lider intelektual moduan. Eta autodidakta zan. Harek grabaua ikasi eban lehelengo eta gero plaza bat egon zan sekretaritzarako Udaletxian eta han konkursora presentau eta irabazi eban; eta han egitten eban lana. Baiña izan zan baitta be… Badakizu Eibarren kooperatiba industrialak sortu zirala. Lehelengoko "cooperativa industrial" izan zan eskopetaduna: Danok-bat: han sortzaillietakua, hain zuzen, nere aitta zan bat. Han lana egiñ eban. Eta gero pistolagiñak sortu eben Alfa. Gero hor ikusten da Toribiok eukan "concepto ético-moral", esango neuke. Esaten etsen eze armak egin barik beste zegozer egitteko. Orduan pentsau zan josteko makiñak egittia, 1925ian.
– Tradizioa ere bazen armak egitekoa Eibarren.
– Bai, tradiziñua XV. mendetik. Eta, orduan, Toribio Etxebarriak esan, baiña bera ez zan teknikua. Eta holan hasi ziran: lehelengo Eskola Armerixan sortu ziran promoziñuetatik –mekanikia ondo ikasittakuak eta–, hórrekiñ egiñ eben josteko makiñia.
– Josteko makina.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia