Eibar (Gipuzkoa)

II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren Juan San Martinen ikuspuntutik

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Eibarren beste inon baino lehenago aldarrikatu zen II. Errepublika. Juan San Martinek 9 urte zituen orduan. Errepublikaren aldarrikapena ume baten ikuspegitik.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Eibarren bada gertakari bat, inportantea: apirilaren 13a izango zen, 1931ean. Gainerako estatu guztian 14an izan zen. Baina Eibar ez zen egun bat aurreratu?
– Egun erdi edo gehixago. Ez dakitt. Esaten dabenez, 13an kontaktuan jarri zirala eta Bilbotik edo Madrittik emon ebela “bixar egingo da”. Gaizki aittu edo zera eta Eibarren goixeko bostetarako ohetik jaiki. Eta republikanuak orduan ziran, republikanuak, eta batez be republikanuak eta sozialistak. Hórrek proklamau eben Republikia. Eta abertzaliak be háreri lotu jakuezen horretan. Nik uste reakziño bat eguala Primo de Riveraren kontra. Eta gehixago: goixeko zazpiretan edo sei eta erdietan edo juan kuartelera, bandera Republikakua emon etsen kuartelian jartzeko eta formau guardia zibil guztiak eta hantxe. Eta ni gogoratzen naiz: goixeko seiretan edo esnatu ginduzen, kalian zarata eta zera. Eta amak… Anaiak eta bixok –ni baiño bi urte zaharragua anaia–, anaiak eta bixok toki berian egitten gendun lo, gela berian. Sartu zan ama eta: “Errepublika etorri da”. Eta nik anaiari esaten: “Zein da Errepublika?”. Personajeren bat edo! Hortik ikusi nik orduan zer konzepto neukan politikan!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia