Eibar (Gipuzkoa)

Gerra aurreko pilotari profesionalak

Gerra aurreko pilotari profesionalak <p>Gerra aurreko pilotari profesionalak aipatzen ditu eta Migelek 15 urte zitueneko pasarteak kontatzen ditu; pilotarien ingurukoak. Maleta eramale ibili zen Migel, frontoira doan sartzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurreko pilotari profesionalak aipatzen ditu eta Migelek 15 urte zitueneko pasarteak kontatzen ditu; pilotarien ingurukoak. Maleta eramale ibili zen Migel, frontoira doan sartzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra aurrian zu hasi ziñanian zeintzuk ziran hola pelotaririk onenak?
-Profesionalak?
-Profesionalak eta.
-Ba esangotsut. Nik neukazen hamalau urte, hamabost, hamalau urte, da Eibarren ein zan reunixo bat San Juanetarako, ta nik ordurako eitten neban, Estaziño Kalian euan Cafe Errasti, eta hara etortzen zien trenekin juntauta Bitorixatik, Azkoittittik, Gernikatik, eta pelotarixak han juntatzen zian pelotarixak kafia hartzera, bera Errasti be pelotarixa zan, gure lehengusu bat, da ni hamalau urtekin edo hamahiru urtekin faten nintzan hara ta maletia hartze’neban pelotari batena eta eruaten netsan frontoira. Frontoira eruaten netsan maletia eta entradia duan frontoian sartzeko. Eta klaro, pelotarixak ezautu eitten [nindduen], ni espabilaua pixkat edo eztakit zer, golfua edo, eztakit. Da egon zan reunixua san Juanetan Eibarren etorri zian pelotari guztiak, Atanuak ez. Baiña orduan eozen Mondragones, Etxabe IV, Rubio, Onaindia..., euan kuadrilla bat, bat ondo –hamen daoz danak- bat ona eta bestia hobiak. Etorri zian, berrogei bat pelotari etorri zian, danekuak, primera, lelenguak, bigarrenguak eta hirugarrenguak eta danak etorri zian. Eta ein ebenian reunixua orduan ikutzen euan barra, Bar Frontón, baiña kanpuan, barrukua ez, e, kanpuan, eta txuletia ta emuten eben. Da Bidartek aittak ba akabau zanian reunixua, arreglau zian, zan diru gehixao eskatzia, ta arreglau zianian emon otsen ardao zurixa ta; ni be euren artian egon nitzan danekin. Osea ke ezautzen nittuan danak; baiña gero pasau zan, pasau zan urtebete baiña nik segitzen neban maletia eruaten, ez eruaten o lokesea, baiña gero pasau zan debutau nebanian nik eurakin batera eta danak, pelotan urten nebanian, “Hi, hau gure maletia eruaten..., oin geure kontra jokatu pelotan”. Da holaxen. Baiña askokin, askokin.
-Joaten ziñan estaziñora...
-Maletia hartzera, duan sartzeko frontoira. Duan sartzen giñan frontoian. Gaiñera aparte batzuek pagia, errial bat, errial bi ero propinia be bai. Eta orduan zian ba, lagunak zian Mondragonesa, Rubixua, Altuna, Ulazia, Etxabetarrak danak anaiak eta horrek danok zian; eta Azkoittikuak pe Urzelei..., Atanuak ez, Atanuak beti zian pixkat aparte; horrek zian guretik aparte.
-Eta Pasiegotarrak eta?
-Ez, Pasiegotarrak zian zesta puntakuak. Zestakuak. Baiña ezautzen nittuan eta etortzen zian frontoian pelotan jokatzera, ensaiatzera. Orduan eguestenetan ensaiatzen genduan, eta eguestenetan joaten zian pelotarixak pe ensaiatzera. Orduan Bidarte aitta be ikustera joaten zian zeiñek eukazen kondiziñuak pelotan jokatzeko, urtetzeko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia