Eibar (Gipuzkoa)

Club Deportiboarekin hasi zen

Club Deportiboarekin hasi zen Eibarko Club Deportiboarekin 15 urte zituenean hasi zen jokatzen. Astelena pilotalekuan jokatu zuen finala. Orduko pilotariak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarko Club Deportiboarekin 15 urte zituenean hasi zen jokatzen. Astelena pilotalekuan jokatu zuen finala. Orduko pilotariak aipatzen ditu.

Transkripzioa

-Zenbat urtekin hasi ziñan hola gustora jokatzen?
-Ba nik debutau neban gerriak urten baiño lenago hille bi.
-Baiña entrenatzen eta Kiputzanian eta lehenago?
-Bai, lehenao, ta Klub Deportibuakin hamabost urtekin. Jokatu genduan finala Astelenan. Astelenan, eta galdu ein genduan.
-Klub Deportibuakin hasi ziñan orduan?
-Bai. Ondo portatzen zan, e!
-Orduan pelotarixak Eibarren...
-Orduan Eibarren pelotari mordua euan: Kirru, Balenziaga..., lau ero bost, onak, e, pelotan ondo eitten ebenak. Eta jokatzen zan kanpeonatua del Club Deportivo.
-Hantxe apuntau.
-Bai, apuntau. Eta orduan soziuak pagau ein bihar izate’eben Klub Deportibuan zeozer, eta guri ez [eskuen] kobratzen pelotan jokatzen gendualako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia