Eibar (Gipuzkoa)

"Giputxanekoa"; frontoi, zinema eta jatetxe

"Giputxanekoa"; frontoi, zinema eta jatetxe Eibarko "Giputxaneko" frontoia sei kuadroduna zen eta bi pisu zituen. Trinkete estilokoa. Bertan entrenatzen zuen Migelek hasiera batean. Bospasei lagunek entrenatzen zuten bertan eta haien arteko kontuak gogoratzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarko "Giputxaneko" frontoia sei kuadroduna zen eta bi pisu zituen. Trinkete estilokoa. Bertan entrenatzen zuen Migelek hasiera batean. Bospasei lagunek entrenatzen zuten bertan eta haien arteko kontuak gogoratzen ditu.

Transkripzioa

-Zu ume-umetan hasi gehixao Kiputxanian.
-Bai, Kiputzanian esan leike lelengotik hola frontoiko zerian ekin nintzana.
-Kontauko dostazu zelakua zan Kiputzaneko frontoia?
-Kiputzaneko frontoia, eukazen, pentsatzen jata eukazela sei kuadro. Ta eukan, osea frontoia hamen da, aurretik bigarren pisua zan, handik botatzen eban pelikulia. Baiña frontoi politta. Estilo trinkete zan, e. Eskuman, ezkerrian ez zeukan, ezkerra pareta ondo eukan, baiña eskuman eukan barrera sartzeko bentana bat, eta han sartzen bazenduan tanto zan. Baiña politta, frontoi politta; ikasteko frontoi ona. Ha orduan denporan euazen pelotarixak edo fubolistak asko jokatzen eben, Robertok eta Mugerzak-eta haraxe faten zian. Pelotan baiña gogor jokatzen zan.
-Ha zan gaiñera frontoia, zinia ta restaurana. Restaurana, zinia ta frontoia. Jose, bueno, zan...
-Jose zeukan izena?
-Jose, bai, Elorza.
-Eta hori zure gazte denporan ein zeban frontoia?
-Bai, nere gazte denporan ein eban, bai. Nik orduan eukiko nittuan zortzi urte edo hola; Obria neuk ikusi neban. Ostian taberna luze bat zan, gero anpliau ein eben, anpliaziñua zan hori. Ta gaiñera ezkerrian eukan mahixak eta udarako, egoten zan jentia, jarritta egoten zan.
-Eta frontoia tapautakua ez?
-Bai, bai, bai. Frontoia tapautakua ta ondo. Ta barra, restaurana be ona, jaten da txuletia ta; restaurana aurrian, koziñia hor, da gero barra be baeukan eta. Neskak eta egoten zian.
-Eta han lagatzen zetsuen?
-Bai, lagunak ein giñan, pixkaka-pixkaka lagunak, eta formalak, zelan beti formal eitten genduan, ba lagunak azkenian.
-Esan dozu zeuek sillak ipini eta kendu eta?
-Bai. Ta garbittu ta. Ta gaiñera akabatzen genduanian emoten eskuen gaseosia ta, emoten eskuen. Osea ke...
-Zeintzuk joaten ziñazien, zeu eta besteren bat?
-Bai. Auzuan kriau bat euan, Patxiko, ta beste bat Barrenengua, Barrenengua edo beste basarri bat. Hangua be bai. Bai, bost edo sei faten giñan. Batzuek nik ez nebala urtengo esaten eben eta beste batzuek bestiak urtengo ebala ta. “Hi pelotari urtetzen bok ni fraille eingo najuek” esaten estan.
-Zeinek, Barrenenguak?
-Barrenenguak eta, bueno, pixkat nausitxuauak. Urtebete edo. Urtebete edo igual gehixao. Baiña ia gaztetik gehixao nintzan. Osea ke jangoikuak emon estan suertia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia