Eibar (Gipuzkoa)

1936. urtean egin zuen debuta

1936. urtean egin zuen debuta 1936ko ekainaren 29an debutatu zuen, Marinoren aurka. Handik bi hilabetera, gerra hasi zen. Gerra sasoian, Marinoren aurka jokatu zuen berriro. Gerora, partida gehiago izan zituen. Astelena pilotalekua gerrako soldaduen jantoki bihurtu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1936ko ekainaren 29an debutatu zuen, Marinoren aurka. Handik bi hilabetera, gerra hasi zen. Gerra sasoian, Marinoren aurka jokatu zuen berriro. Gerora, partida gehiago izan zituen. Astelena pilotalekua gerrako soldaduen jantoki bihurtu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan egiten zian entrenamentu modukuak eta hantxe ikusten zan...
-Bai. Eta gero nik debutau neban el día veintinueve de junio. Zan del año treinta y seis.
-Gerria urten zan urtia.
-Bai, hille bixan urten eban, handik hille bira urten eban.
-Zuk hemezortzi urte.
-Bai. Nik Marinokin jokatu nintzan lelengotik, Marino zan. Da galdu ein [netsan]. Hogeira zan partidua. Da gero Eibarko frontoian, gerria etorri zan eta frontoia itxi ein eben frontoia eta Eibarko enpresiak Gernikan organizatzen zittuan partiduak. Da Eibartik faten zan autobusa, Dos de Mayuan urtetze’eban autobusak.
-Gerra, e?
-Bai-bai, gerra denporan. Gerria artian etorri barik euan zerera, Plaentziara, etorri barik euan. Da nik, autobusa garbittu eitten netsan pixkat eta txoferrak eruaten nindduan. Eta egun baten han Gernikan neuala, ia jokatuta neukan Marinokin, eta Bidartek ikusi nindduan. “Ene, nahi dok jokatzia hurrengo astelenian rebantxia?”. Bai. Jokatu... eta irabazi ein netsan. Gernikan. Da gero barriro jokatu nintzan Mungixan, beste hirugarrena, eta han be irabazi ein netsan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia