Eibar (Gipuzkoa)

Pilota Eibarren: binakako txapelketako finala

Pilota Eibarren: binakako txapelketako finala <p>Pilota. Binakako Txapelketako finala, Eibarren. Sarrera lortu zuen baina aitari eman behar izan zion. Lehenagoko umeak 10 urterekin bizi-biziak ziren.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-160-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pilota. Binakako Txapelketako finala, Eibarren. Sarrera lortu zuen baina aitari eman behar izan zion. Lehenagoko umeak 10 urterekin bizi-biziak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Egon zuan kanpeonato zera, pelotan, “campeonato de pelota”; zerak, periodiko Excelsior-ak —Excelsior-a zuan orduan Bizkeikua— “campeonato de pelota de parejas”. Ta, ba, geldittu zan atzenengo partidua, ba, Eibarren jokatzeko. Atzenengo bi. Ez jata akordatzen… hor liburu bat badauke pelotakua ta zera ta akaso ekarri leikek. Begira egon nok, baiña ez juat uste zeiñek… ez jakixat zeiñek irabazi eban. Ezta? Hor jokatu juen. Baiña orduan zuan eguna…
- Haundixa?
- Hamen ipintzen juat […], akordatzearren: “El espectáculo era muy esperado por la afición pelotazale. Era tanta la euforia que la venta de billetes por la mañana —“por la mañana”, goixian jokatu zuan— hubo unas colas enormes. Aquí tuve yo —y otros— ocasión para ganar algún…
- “Dinerillo”.
- “Sí”. Bai. “… para ganar algunas perras. Dicho y hecho. Me puse a la cola para coger un billete que era el más caro. Diez pesetas”. Klaro, sillan, ezta? Hamar pezeta.
- Asko, ez?
- Bai. “Resulta que mi padre era taquillero y no sabéis la cara que puso cuando me vio en la taquilla”.
- “Zetan habil hamen?”
- Bai ba. “Zetan” baiña… hamar pezeta, “benga, billetia! butakia, zererako, sillia”, ta emon ein bihar. “Era taquillero y no sabéis qué cara puso cuando me vio, pero tuvo que darme el boleto, así que yo me dispuse a vender al mejor postor. Mientras tanto, la gente de Bizkaia venía mucho. En una de esas aparece mi padre… ”. Jente asko etortzen zuan, ta “¿[…] un billete?”, “yo quiero dos” ta tal ta…
- Rebentia, ez?
- Hogei bat pezeta kobratzeko. Hamar pezetan afari bi edar euazen.
- Argixa, e?
- “En una de estas apareció mi padre reclamando el billete, pues tenía un compromiso más grande”. Bai, ba, billete guztiak, takillajia, saldu… dana saldu zuan. Klaro, hainbeste… jo-ta Isasi guztia goittik beheraiñok jeuan! Orduan kotxerik be ez zuan pasatzen ixa ta, ez dakik? “… pues tenía un compromiso muy grande. Así que mis negocios se esfumaron en un momento. No sé si cobré las diez pesetas”. Aber… Galdu hamar pezeta eingo nittuan seguramente! Bapez, berandako billetiak eta diruak.
- Zenbat urte…?
- E?
- Zenbat urte zekazuzen zuk orduan?
- Ba orduan eukiko nittuan 14-15 bat. Ya… ya bastante zera.
- Mutil koskorra ya.
- Koskorra baiño gogorraua. Koskorra… Behin hamabost urtera ezkero orduan espabillatzen zuan jentia, e! Bai, goixao ekitzen etsaun! Esan doten moduan, hamar urtekin ya martxan, pezetiak zenbat balio eban… Ez oinguak… holaxen datok mundua ta, ez dakik? zerori. Baiña orduan pezetia baliokua zuan. Pezetia ta txakur haundixa ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia