Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko lehenengo institutua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Juan San Martinen irakasleak. Lehenengo maisua: don Jaime. Maistra: señorita Gómez. Eibarko lehenengo Institutua. Odon Apraiz, Eibarko Institutuko irakasle.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Kolpetik galdetuta: gogoan al daukazu zeure lehen maisuaren izena?
– Maisua?
– Edo maistra?
– Bai, don Jaime izenez. Maistria bai: señorita Gómez zan lehelengokua, maistria. Harekin dana erderaz egitten gendun eta zera. Eta ez dakitt: neri amak sarri esan estan, eta aittak be bai, han esaten ebala harek sartu eta laster ondo hartzen nittuala berak emondako esplikaziñuak, belaxe. Eta esaten etsala: “Zure seme honek talentua dauka. Badauka zegozer. Badauka gauzak ondo asimilau eta ondo konprenditzeko zentzun bat eta hori inportantia da. Eta horrek luzerora emongo dau beria”. Ez dakitt: hori beti esaten estan amak, beti señorita Gomezekin gogoratzen zan, harek hori esaten ebala eta. Bueno, gero, ba, baitta be maixuen artian gero, guk hain zuzen… Gu genguazen azken mailletan eta Institutuaren onduan, edifizio berian. Eta emoten zittuen klasiak, Institutuan sartzeko emoten eskuezen klasiak. Orduan ezagutu neban nik Odon Apraiz.
– Honbre!
– Katedratiko egon zan Eibarko Institutuan. Astian bi aldiz-edo etortzen zan. Guretzat gizon inportantia zan, baiña euskeriakin ez giñan gu gogoratzen ezertarako be.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia