Eibar (Gipuzkoa)

Gerra aurreko Eibar, herri guztiz euskalduna

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Primo de Riveraren diktadura. Gerra aurreko Eibar, herri erabat euskalduna; horren inguruko aipamenak. Doktrina euskaraz ikasten zuten. Euskararen, euskalkien inguruko aipamenak. On Juan Ibargutxi abadea.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Bueno. Primo de Rivera. Baina Primo de Riveraren diktadurak izan zuen eragin oso inportante bat: euskara debekaturik geratu zen.
– Bai, horrek piztu, nunbaitt, egiñ eban.
– Eibarren hori ez zen asko igerriko kalean. Eibar oso-oso euskalduna izan da.
– Bai. Berez zan euskalduna. Eibar, zalantza barik, 1936. urtian, Euskal Herriko hiri nagusiña zan… Hau da, hiri nagusixetan euskera hutsa egitten zan bakarra izango zan. Ez eguan hainbeste biztanle zittuan herririk: 15.000 biztanle eta 15.000 euskaldunak.
– Eta kanpotik etorritakoak eta denak.
– Bai, bai, bai, bai! Kanpotik etortzen zanak ez eukan beste erremedixorik ikasi baiño! Lehenago edo geruago! Eta batzuk nik ezagutu dittut, nik zaharrak ezagutu dittut Eibarren, erderia ahaztu be bai eta erderia txarto egitten ebenak: hainbeste euskera beti egitten, beti egitten, erderia moteldu. Gurekin mendixan ibilleretan `Camarro´ deitzen gentsana zan, Molinedo eukan deitturia. Baiña `Camarro´. Harek erderaz desastria egitten eban eta Guadalajaratik etorrittakua zan. Baiña Eibarren beti euskeraz, euskeraz, euskeraz…
– Bestea atzendu?
– … euskeraz normal egitten eban, baiña erderaz…
– Beraz, horrek esan nahi du ikasketa guztiak gaztelerakoak zirela normalean.
– Bai, bai. Ni doktriñan ibilli nintzan gerra aurrian euskeran. Doktriñan ibilli nintzan gerra aurrian, doktriñan euskeria. Baiña euskeria hain garbixa eta hain zera, ba nik ez neban aitzen eta ez neban nahi. Eta erderaz banekixanez, esaten netsen: “Nik erderazkua nahi dot”. Eta: “Ez”. Bihartzen ginduzen, abadiak bihartzen ginduzen euskerara.
– Euskarara. Orduan justu izango zen Manuel Lekuonaren…
– Han Ja(n)g(o)ikozale taldekuak eguazen batzuk eta hori: gaztien doktriñiaren arduraduna zana zan Don Juan Ibargutxi. Oso ezaguna euskal idazle moduan.
– Bai, bai, bai. Eta…
– Gero lagun handiak egin giñan. Gero ni, gero… Bera exiliuan egon zan Inglaterran. Etorri eta gero oso lagunak.
– Baina, diot, Gasteizko seminarioan Lekuonak-eta prestatu zuten doktrina…
– Bai, batez be hórrek egiñ eben: Barandiaran eta zera eta… Baiña doktriña hori guri bizkaieraz erakutsi eskuen. Eta erakutsi eskuen bizkaieria guregandik urrin samarrekua zan. Ez eben hartu… Bizkaiera… Zein da… Gipuzkuak izan dabelako batasun bat, nolabaittekua. Bizkaieriak ez dau hori izan. Bizkaixan, esan, bai, egin dabe: Markiñaldekua onena, Markiñaldekua. Baiña gero doktriñak-eta egitterakuan, nahastatzen eben eta igual Arratia aldekua erabiltzen zan han sasoian. Eta guretzat urriñago zana. Eta Markiñaldekua erakutsi balebe –guriaren modokua da– ez gendun arazorik izango.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia