Eibar (Gipuzkoa)

Baskaran, Eibarko abade laikoa

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Benigno Baskaran, Eibarko abade laikoa. Aurretik haren aitak, Marcelinok, izan zuen ardura hori. Hileta zibilak nolakoak izaten ziren. Marcelino Baskaran: “gizon betea”.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Hor zegoen beste bat: Benigno Baskaran.
– Bai, hori gerokoa da. Benigno Baskaran. Interesantia bere aita zen, Marcelino. Guretako, `Sumendixa´. Ze jatorriz hórrek Sumendia basarrikoak ziren, Eibarren bertan. Eta Benigno Baskaranen aita zen Eibarren esaten geniona "cura laico". Ni jaio nintzen Elgeta Kalian. Eta Elgeta Kaletik zan Elgetarako bidia, kalzada zaharra, Erdi Arokotikan. Eta hilerrira be handik pasau bihar zen: nahi elizatik, nahi edozein tokitatik, ba, kale horretatik. Eta gu han, ba, ohituta geunden noixik behiñian, ez asko, baiña maiz egiten ziran entierruak, zibilak. Eta "cura laico" horrek… Eta gu sarri kuriosidadez juaten giñen. Harek egiten zituan diskursuak oroitzen naiz ze eratakuak ziren. Berak egiten zuan holako panejiriko bat hildakuarena, haren izakera eta zera. Beti ikutzen zuan baita ere, bueno, ba, zintzilizka uzten zuan Jangoikorik izango dan ala ez. Baiña ziurtasunan eza bera ere ba: “Ba, bueno, badago ere, gizon hau ona izan da”. Eta holako zer bat egiten zuan.
– Rekomendazioa.
– Oso kuriosua zen. Eta persona bat oso errespetatua zena. Holako, gaiñera, berez, naturalezaz, holako pazifista erako zer bat zen, baketsua, serioa, langilea. Eta persona bat herrian errespetua zeukana.
– Gizon betea, esaten den bezala.
– Bai.
– Gizon betea, esaten den bezala.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia