Errenteria (Gipuzkoa)

Ezkondu artean lanean; emakumeak fabriketan

Ezkondu artean lanean; emakumeak fabriketan <p>Urte gutxi egin zituen berak dendan lanean, ezkondu arte. Senarrak ere denda zuen, drogeria. Etxeko lanekin nahikoa lan zuen. Ez du gogoan emakumeei ezkondu ondoren lana egitea debekatzen zien legea. "Pavo Real" fabrika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-003-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte gutxi egin zituen berak dendan lanean, ezkondu arte. Senarrak ere denda zuen, drogeria. Etxeko lanekin nahikoa lan zuen. Ez du gogoan emakumeei ezkondu ondoren lana egitea debekatzen zien legea. "Pavo Real" fabrika.

Transkripzioa

- Zenbat urte in dituzu zuk dendan lanian?
- Gutxi. Zegatikan hamazazpikin bukatu nun Batxillerra eta gero urte pare batian [hemen…] hemeretzi arte, eta hogeita biyan ya ezkondu nitzan. Hiru-lau urte.
- A! Oseake ezkondu ta ya utzi in zenun dendako lana?
- A! Bai, bai, bai, bai.
- A! Hori ez nekien.
- Ezkondutakuan ya utzi egin nuen.
- Eta zuk erabaki zenun uztea edo…?
- Ez dakit nik erabaki nun o zeiñek. Bai, nik erabakiko nun, zegatikan ya ezkontzeakuan nere senarrak ere denda zun. Laguntza bihar zunian beragana juten nitzan drogerira.
- A! Drogerian aitu ziñan gero, hola, tarteka?
- Baita´re! Ahal nunian, e! Zegatikan izandu nittun seme asko. Eta, klaro, nahikua nun itxeko lanakin.
- Kontatu didate baita ere nola fabriketan-eta emakume askok egin dun lana bai hemen eta bai Lezotik-eta ere etorri izan dia fabriketa lanea. Ba, hoi, eskola bukatu eta geo, handik pixkatea, ba, fabriketan hasi han o hemen, eta batzuk ezkondu eta gero ere, ba, jarraitu zuten lanian fabriketan.
- Askok!
- Askok.
- Askok!
- […] gero lege bat edo atera zun, Francon garaian atera zan legeren bate do, nun debekatu in zitzaien ezkonduta zeuden emekumeei lanian jarraitzia. Zuk gogoratzen dezu hori?
- Ez, hortaz ez naiz gogoratzen ni. Aipu hortaz ez naiz gogoratzen ni. Eta esango dizut gehio. Nik ikusi dut, zea, fabrika “Arco iris”-o deitzen ziyotena , “Pavo Real” —que diga—, deitzen ziyoten fabrikan, hor, emakumeak tintoreiya zela, lanak ziala, nere bizi guziyan izautu ditut emakumiak hor lanetan. Eta beste fabrika askotan… klaro, batzuek ez zian emakumeentzako moduko fabrikak, ez? O taillerrak edo tornilleiyak edo… Baiño Pekin-en bertan beti izautu ditut nik emakumeak. Beti. Pekin ere, osea, zen “tornillería” ta… osea, zen holako tresnak o gauzak, edo “baquelite”-ta izaten zian. Baiño emakume askok lan iten zuten hor.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia