Donostia (Gipuzkoa)

Rezola lantegiko etxeetan jaioa

Rezola lantegiko etxeetan jaioa <p>Ama neskame egon zen Lasarten. Aita Argentinara eraman nahi zuten familiakoek, baina ordurako nobioak ziren, eta ez zen joan. A&ntilde;orga Txikira joan ziren bizitzera, Rezolak langileentzat egindako etxeetara. Giroa erdalduna zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-097-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama neskame egon zen Lasarten. Aita Argentinara eraman nahi zuten familiakoek, baina ordurako nobioak ziren, eta ez zen joan. Añorga Txikira joan ziren bizitzera, Rezolak langileentzat egindako etxeetara. Giroa erdalduna zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nexkame zeola, urte askotan, Lasarten, ta hori in zun, ta geo gureana, gure aita zan gaztena, […] a la Argentina, ta etorri zian handik, hara eramatea, ta ez zun nahi jun, nobiyo zan ta, ta ama ez zun nahi jun, ta hemen geatu zan. Ta geo zeon, neskame eondu zan, meikukin Lasarten.
-Nexkame.
-Eta, nolatan etorri zian ba hona, Añorga Txikira, lanera?
-Karo, honea fabrika, ta hemen jaiyo in giñan, hemen zeatu giñan ta, danak.
-Eta hemen hauek etxe, zuk esan dezun bi etxiak ze ziRan, fabrikaren etxiak zian?
-Langilliak!
-Langillienak?
-Langillienak, etxiak zian fabrikanak.
-Eta nolakuak ziran etxe hoiek, oso haundiyak ziran ala…?
-Bai, hemenguak bai haundiya zan baiña… hemengua, hamabi famili. Ta han sei, bestian, etxe hoitan.
-Eta familiyak nunguak ziñaten, zuek…?
-[…] hemen jende kastillanua asko zan, fabrikan etortzen zian lanea ta, kanpotik-eta,
-Eta, kalian-eta, ze giro zeon, euskeraz hitz egiten zan, ala…?
-Erderaz dana!
-Keba, erderaz dana, dana erderaz.
-Dana erderaz?
-Eskolan ta dana, dana erderaz.
-Dana erderaz, betidanik.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia