Durango (Bizkaia)

Hainbat aldaketa

Hainbat aldaketa Olman fundizioa zegoen eta Plateruena Kafe antzokian hiltegia. Montevideo etorbidea gurdibidea zen, zubi peatonal bat zegoen. Inguru hartan zegoen estrata bat eta dendak ere aipatzen ditu.
Tamaina:
Olman fundizioa zegoen eta Plateruena Kafe antzokian hiltegia. Montevideo etorbidea gurdibidea zen, zubi peatonal bat zegoen. Inguru hartan zegoen estrata bat eta dendak ere aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Olman fundizinue euen, ta hau mataderue zer zan be bakitz. Olma hametik pasetan zan, trenbidie, orduen libre euen. Orduen, hori zubidxoi hor dauena, General Egia-edo doiena, edo Avenida Montevideo hori zubidxoi ez zeuen, e! Ez zeuen hor, hor. Andra Maridxatik etorten dana, hona etorten zan ta hemen ixten zan, ez zeuen, ez zeuen. Hori Montevideokue euen burdiberia, ta zubi barik, e! Euen peatonal bat, zubi peatonal bat, Zugazan, bueno, oin zapateridxe badau? Gero Izarzugazak badauko beste zubi ganien dekena, ba hor peatonal bat euen, pasue peatonal.
- Gerra aurretik?
- Hori gerra aurretik ta ostetik, ostien bebai, hori ontsu arte. Hori zubidxoi hainbeste oin jaleo dauena, estauela kondiziñuetan, horren ganien hori etxie oin ein ddana, okupak eta dabizena, ta hori gero eindde dau. Ta horidxe orduen asfaltau zan, ba Zumalakarregitik ba Avenida erdiraiño, luzero hor egon zan. Landakora hartzen da ba? Ba horraiño euen.
- Zuk Matxinestarta iñoz entzun dozu izena?
- Bai, hortxe estarta bat euen. Hori etorten zan Musico Altunatik, horrek etxiok eindde dauz ta garajie, Astarloa, handik ostetik ba horra, Olma beheruntz. Herrimendireko zerrie aurretik ta atxikoridxe, Juan Momoitio y Compañía. Ta sozidxuek zien Momoitio, Salazar y Zubia.
- Famatuek zien, hantxe, zelan zan, Chimbo?
- Ez, El Árbol. Gero horrek, gero euezan hau “El Árbol, El Chimbo, El Belón y el esto no, El Chimbo era de Landa, y El Bosque de Belón”. El Bosque dau hemen Atxuritik hor ingeruen dau, El Bosque. Nik horko txapuzie, kontabilidadie eruten naben.
- Ah, hor be?
- Bai.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia