Durango (Bizkaia)

44 urtez "Banco de Vizcaya"n

44 urtez "Banco de Vizcaya"n 1942an hasi zen "Banco Vizcaya"n lanean, eta 44 urtez egon da bertan; hasieran CAN dagoen tokian egon ziren, eta gero, Ezkurdin, Euskadiko kutxa dagoen lekuan. Merkataritza ikasketak ikasi ostean hasi zen bertan. Kontabilitatea eskuz egiten zen. Danetariko lanak egiten zituen banketxean. Banketxean euskaraz zekien pertsona bakarra zen, eta baserritarrekin bera egoten zen gaztelaniaz ez zirelako hain ondo konpontzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1942an hasi zen "Banco Vizcaya"n lanean, eta 44 urtez egon da bertan; hasieran CAN dagoen tokian egon ziren, eta gero, Ezkurdin, Euskadiko kutxa dagoen lekuan. Merkataritza ikasketak ikasi ostean hasi zen bertan. Kontabilitatea eskuz egiten zen. Danetariko lanak egiten zituen banketxean. Banketxean euskaraz zekien pertsona bakarra zen, eta baserritarrekin bera egoten zen gaztelaniaz ez zirelako hain ondo konpontzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk lehen ze lan eitten ziñun?
- Nik bankuen, Banco Vizcaya. “El año mil novecientos cuarenta y dos”ien sartu nintzen ta berrogeta lau urte ein nabezan, berrogeta lau urte. Hogei-hogeta bi, oin badau ba Caja Rural eon zan Exquisitan eurrien? Oin beste banko bat da, naparra edo, caja ez dakit. Hor hogeta bi ta gero jun ginien Ezkurdire, oin Caja Laboral dauen lekuen, hor beste hogeta bi, hogei- hogeta bat hortxe, hortxe ein uaz nik berrogeta lau urte.
- Ta comercio ikesitxe, gero hor ibili ziñen?
- Maristetan comercio.
- Bai. Eta gero comercio ikesitxe bankure?
- Bai, orduntxek amaittu naben ta, orduen kolokaute, hortxe kolokau nintzen. Han emoten abien "eso, comercio y esto, comercio y artes y oficios”. Gerra aurrien batxillerra be bai Maristetan, gero gerra ostien ez zabien emon.
- Comercion ikesitxe zer? Comercion ikesten zendun kontabilidadie ta?
- Bai, kontabilidadie ta bai.
- Takimekanografia be bai.
- Horrek komerzidxue ikesi bai, baia ez dot, algebra-eta danak, zozer noziñue, ikesi frantsesez, baia gitxi, ez zeuen. Hiru urtien zer ikesi bizu ba? Kontabilidadie. Lehen kontabilidadie eskure eruten zien, “Diario Mayor, luego pues gastos generales” eta, ba horridxek, kontabilidadie zan. Ta hamen be, hor atxikoridxan ba horidxe eruten naben, Diario Mayor.
- Ta Banco de Vizcayan ze biher eitten zendun zuk?
- Ba danetik, “o sea, de contador, auxiliar”, dana, kajan be bai. Danetik, oin eitten dabien moduen, kontabilidadie. Oin dana, ni oin alfabeto bat jungo banintzateke holako lekure, ez makiñeik ez ezer. Azkenien ibili nintzen makiña edo zozer, baia ez oingo moduen dauen, “que si se caía la línea” eta, mekanikue Bilbotik eta. Holantxik hasi zien. Kursillo batzuk be ein nabezan Bilbon.
- Tratu asko eukitte- zendun baserriko jendiaz?
- Bai. Euskera iñok be ez zekidxen bankuen ni on nintzenien, ta euezan hamabost-edo, ta holako lehengo baserri, oin azkenaldera ez, baia lehenguek ba asko etorten zien ta bakidxien erdera, baia ez zien konpontzen esateko ba errez zer gure abien. Ta orduen deitzeustien: “Oye, Jose Mari, ven aquí, esto y tal”.
- Bankuan interpretatzen, itzultzaile ibili ziñen.
- Bai.
- Bueno, horrek emangotsen jenteari be konfiantza gehidxau, ezta?
- Bai, nik ezaun asko eukiot basarridxetan, ba beti.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia