Donostia (Gipuzkoa)

Gasolindegiko kontuak II

Gasolindegiko kontuak II <p>Hasieran, Pasaiatik ekartzen zuten gasolina (Campsa). 1992ean liberalizatu egin zen merkatua, eta Frantziatik hasi ziren ekartzen (gero Avia). Surtidoreak manibelari eraginda zebiltzan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hasieran, Pasaiatik ekartzen zuten gasolina (Campsa). 1992ean liberalizatu egin zen merkatua, eta Frantziatik hasi ziren ekartzen (gero Avia). Surtidoreak manibelari eraginda zebiltzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nola zan hasieran gasolindegiko [...] nola zan?
- Ordun zan, hemen zeon Pasaian, Pasaian zeon orduan, Pasaian zeon portun, bai, eta hor zauden... aberatsak zien haiek.
- Campsa zan.
- Bai Campsa, bai, bai. Baina Campsa horrek harrapatzen zun dena. Baiño hoiek zian akzionistak, baiña akzionista fuertiak zian hoiek, bai. Eta hoi bukatu zan larogeita hamabin bukatu zan hori. Ta oain ya dena da libre oain ya "sálvese quien pueda".
- Orduan, hasieran handik ekartzen zan. Eta nola ekartzen zenuten, kamioietan?
- Guk aurrenetikan hasi giñanian ya libre geudenian, libre geudenian, ya ekartzen genun Baionatikan. Le [Boucou], han dago. Hor... nola jun zian... azpeitiarrak-o jun zian, ba, fundiziyuakin ta...?
- Ucin.
- Ucin, bai, bai. Hain aldamenetikan. Bai, Baiño hua ttikiya zan eta ya azkenian itxi in zan hua, bai. Bihar da haundiyagua bihar da, bai. Eta geo, pues, ordun handikan ekartzen zan hori, hemen ez baizeon! Hemenguak zian Campsanak. Campsak ez dizu ematen, pues, aber zeiñek ekarriko dizun. Hoi da bai. Baiño gaurko eunian dena-dena libre dao, dena libre, osea ke bakar-bakarrikan ein bihar dezu erosi, erosi, bai, bai, bai.
- Eta hasierako surtidoreak, lehenengo surtidorea, nolakoa zan?
- Bai, jesus, ematen ziozun manibelai hola...
- A bai?
- Bai.
- Ta manibelai emanda ze iten zan, igo?
- Bai, igo, bai. Baiño ordun konsumoa ttikiya zan, kamionak zian bost milla litrokuak... Oain, berriz, dia hogeita hamahiru millakuak eta dena zan diferente zan, bai.
- Eta gasolina, ze gasolina saltzen zan?
- Gasolina´de, pues, hoiek´e eunetik eunea hobia ateatzen.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia