Gasolindegiko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
30 urte bete aurretik bueltatu zen Ameriketatik. Gasolindegian egin zuen lana. Auto gutxiago zegoen. Txilen 24 orduz egiten zuen lana batzuetan. Antonio anaia eraman zuen hara, 1962an, baina ez zitzaion gustatu. Gasolinarekin hasi ziren. Campsa zen lehenengo. Suitzara joan ziren, eta Aviarekin jarri ziren harremanetan.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:03:33
- Erref: DON-035/030
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Ta zenbat urtekin etorri ziñan Ameriketatik?
- Nik? Ni etorri nintzan hogeita hamar ein gabe.
- Ordun gero hor beste hogei urtian...
- A, bai, bai.
- [...]
- Bai, bai, baino...
- [...] lan ta lan.
- Bai, lan ta lan, ba. Lana, lana.
- Gasolindegia ireki zenun.
- Bai.
- Eta automobil asko zegon garai hortan?
- Bueno, automobilak bai, bai, bazien automobilak hemen, baiño ez uain bezela, uain kotxe asko dago, kotxe asko dago.
- Ta nola okurritu zitzaizun gasolindegia jartzea?
- Ni ibili nintzan, Txilen bertan ibili nintzan, zergatik nik nakana ofiziyua gogorra zan. In bihar zenun askotan hogeita lau ordun lana. Gabian, eo ura moztu dutela edo mozkortuta daudela jendia... Es ke han ean eitten dute asko. Ta mekauen la letxe, ta, orduan pues, problemak giñun, problemak. Eta, joe, hau bizimodua. Eta nik eaman nun Antonio, zuk ezautzen dezu nee anaia, orduan eaman nun nik hara, hirurogeita bin. Hirurogeita bin izandu zan campeonato del mundo de fútbol Txilen izandu zan, bai.
- Ta orduan jun zan anaia laguntzera okindegira?
- Jun tzan, bai. Eta joe, baiño hillebete eitteako esan zuan “Ez, ni banijua etxea”. Ta “Bueno, bueno, baiño nola ba? Osea ke eingo diyau errelebuan, errelebuan, ta biyok soziyo” ta ke ba ez dula nahi. Bea pizkorra da ,eskola´re badu ta, baiño beak eitten du bizi. Zuk ez dezu ezautuko hure.
- Ikusi izandu det, baiño oain ez.
- Bai.
- Eta gasolinakin hasi ziñaten, orduan?
- Eta gasolinakin orduan, pues, hasi beida, ta beida, ta beida, eta, bueno, hortxe gabiltza. Oain, oain, lana eitten deu. Guk...
- Han ireki dute, [hemendik] bera, berri bat, hor.
- Bai.
- Beste bat? Eta hasieria nolakua izan zan, nundik ekartzen zan gasolina edo zenbat surtidore...?
- Ez, ordun zan Campsa. Bai, bai, Campsa zan garai haitan. Hoi da, bai. Baiño geo guk muittuta eta bati eta bestiei aittuta ta launa onakin ibilita, guk in genun biaje batzuk Suizara. Eta Suiza, Suiza da herri bat, mundu hontan herriik onena, onena, eta aberatsa ere bai. Bai. Eta, orduan, han pues dago enpresa bat du izena Avia, bai, eta hoi da famili batena. Hau famili batena da. Hau da Iparraldeko famili batena. Honek irabazi zun [Roland] Garros, eta geo... hoi aspaldi hilla da ya hoi, baiño... Baiño hoek´e Aviak´e holaxe dauka. Eta hoiek... hoiek daukate, sortu zuten, pues, petrolioak nola manejatu bihar dian, oain dala larogeita gehio urte. Eta gu... guk nola-hala beste frantses batzukin ta... eta ya ein genun…
Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!