Gasolindegia jarri zuen Martutenen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gastatzen ez zuelako aurreztu zuen dirua Txilen. Duela 45 urte gasolindegia jarri zuten Martutenen. Hango diruak ez zuen berdin balio hemen. Zaila zegoen. Urrezko txanponekin moldatu zen.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:02:21
- Erref: DON-035/025
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Diaspora » Euskaldunak diasporan » Diasporatik itzulera , Diaspora » Ohiturak eta bizimodua diasporan » Diasporako bizimodua , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Dirua aurreztu zenun bueltatzeko? […]?
- Bai, baiño ez badezu gastatzen, beti hor egoten da pilla.
- Ta gero inbertitu ingo zenun –hona etorrita– diru hori o ze in zenun?
- Bueno, aurreneko gasolinerak, guk jarri genuna, jesus, badittu berrogeita bost urte, badittu berrogeita bost urte, bai. Eta bueno...
- Eta nun jarri zenuten gasolindegia?
- Hementxe bertan, hementxe. Hauxe bea! Hemen dao, hoixe zan aurrenekua, bai, bai. [Gero] beste bat daukau hor goien. Bai, bai.
- Hori Ameriketako diruakin, orduan?
- Ai, ai, dios, honek jakin nahi du diruak nun dauden, e!
- Ez, ez. Klaro, hara joan zinanez pixkat aurreztera ta…
- Esango dizut, esango dizut. Ez zan /etzan/ erraxa, e! Osea ke, zuk dirua biltzen zenun, baiño hango dirua nola ez zun... eitten zan desbalorizatu eitten zan hua,. Bai? Eta, orduan, pues, zuk nahi zenun hua kanbiatu. Bazauden "casas de cambio" ta holakuak. Bueno, pues, eitten zenun kanbiatu ta, ordun, hua jaso, eta bale. Gaiñea, ittia bazeon zuk hemen libreta iriki ta bialdu´e bai, hoi´re ittia bazeon. Baiño geo jun tzan okertzen hori, ya ez zuten /etzuten/ uzten hori eitterikan. Eta geo, geo, ba, esango dizut, azkenian, holako etxi hoitan, urrezko, urrezko... e? saltzen zien urrezko... "monedas de oro", "monedas de oro", bai. Eta, bueno, bueno, kontuatzeako, bea kontuatzeako ya, koño, pues, pollik-polliki jun giñan bat eta geo bestia, ta geo bestia, ta geo bestia... Jo, ta goatzen naiz, gaiñea, eskerrak haidi, diru haidi, hemen bazeon, hemen bazeon, Donostin, "casa de cambio", ta "casa de cambio" horrek [Besne] zun izena, [Besne].
Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!