Donostia (Gipuzkoa)

Okindegia alokatu zuen II

Okindegia alokatu zuen II <p>Txilen bizi izan zeneko kontuak. Okindegiko lana. Caritasentzat ere egiten zuten ogia. Irin ona zuten mojek. Harakin alemaniar batekin ere tratua egin zuen, "chicharrones" erosteko. Zaldi-karroak zituen hasieran. Zergatik bueltatu zen Euskal Herrira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txilen bizi izan zeneko kontuak. Okindegiko lana. Caritasentzat ere egiten zuten ogia. Irin ona zuten mojek. Harakin alemaniar batekin ere tratua egin zuen, "chicharrones" erosteko. Zaldi-karroak zituen hasieran. Zergatik bueltatu zen Euskal Herrira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek han ze ogi klase eiten zenuten?
- Han eitten nun ogi ona eitten nun. Bai, ogi ona eitten nun. Ta, gaiñea, gaiñea han Caritas bat zeon ta Caritasek zaukan nee ingurun zaukan monjak, monjak, Karmelitak zian, ta, gaiñea, burua hemengua Errentaikua zan. Bai. Eta beakin tratua ein nun nik, nik ingo niyotela, beak ibili gabe ogiya itten, nik neonik eingo niyola ogiya, baiño irin hua... Zu, iriña ona baizuten haiek! Baiño irin hua etortzen zan Ameriketatiken, "harina de Cáritas" zan hua, "una extración de sesenta y siete por ciento". Ta hango iriña zan pues "hasta el ochenta" ta, klaro, hua zan, pues, oso zakarra ateatzen zan. Eta harek... bueno, nik harekin ateratzen nun ogi ona. Ta geo aparte baneukan nee ingurun gizon aleman bat, bua, berrehun kilo pixatuko zittun harek, karnizerua. Eta, joe, jesus... Eta harek eitten zun txarrikiya asko eitten zun ta, eta beakin tratua ein nun ta beno "vamos a ver, usted me vende los chicharrones”. "Chicharrones" dia.. "chicharrones" dia... Zuk seguruasko jana izango zenun, oso goxua da. Hoi, zuk txerriyai kentzen diyozu azala eta geo geatzen da..
- Xigortuta.
- Bai, bai. Ta prejituta, gaiñea...
- [...]
- Bai, oso goxua da hori.
- [...].
- Bai, oso goxua da. Eta, orduan, horrek gizon horrek saltzen zian hori. Eta guk eitten genun ogi hori, ogi hori. Jesus, bueno! Esango dizut, nik hua hartu nunian, nittun bost zaldi-karro, bost zaldi-karro nittun, bai, ta polliki-polliki kendu nittun denak. Esan nun "Ez, ez, hemen...". Karo, hua eman bihar tzan deskuentu handiyakin ta batea ta bestea ta... "Ez, ez, hemen ein bihar da, mostradorian saldu bihar da preziyo ofizialian, mostradorian, baiño ona eman, ona!". Jesus! Eskerrak hari, bestela oaindik han eongo nintzan ni.
- Nolatan erabaki zenun, ba, bueltatzea?
- Aaaa, bueltatu in bihar da handiken.
- Bai?
- Bai, bai. Bestela...
- Ya diruakin.
- Ba! sos batzuk. Aittu, zu han geatzen baldin bazea, han geatzen baldin bazea, pues ordun zuk "Eta oain zer? Eta oain zer?". Pues, badakizu, zer gertatzen dan arra ta emian tartian, e? Pues, orduan, gauzak eitten dia nahastu, eta nahastutzen baldin badia...
- Zuk euskalduna nahi zenun, orduan?
- Bai, baiño euskalduna bakarrik ez, euskalduna, baiño... baiño hemen.
- Hemen nahi zenun familia?
- Hemen. Bai, bai, bai. Bai, ba, ba, ba, bai. Eta, orduan, pues, ein bihar zenun agudo moittu.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia