Arrasate (Gipuzkoa)

Errepide berriak, gurdi berriak

Errepide berriak, gurdi berriak Baserrian egunero lana egin behar da, baina norberak nahi duenean hartu dezake egun librea. Hamar bat ganadu buru izaten zituzten Muxibarren. Esnea banatu ondoren joaten zen mutikotan eskolara. Errepide zaharrean gurdiek ibiltzen ziren, baina brea jarri ziotenean gurdien burdinazko gurpilak debekatu zituzten. Harrezkero, astoa kendu eta zaldiak bultzatutako gomazko gurpildun gurdia erabili zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-052-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian egunero lana egin behar da, baina norberak nahi duenean hartu dezake egun librea. Hamar bat ganadu buru izaten zituzten Muxibarren. Esnea banatu ondoren joaten zen mutikotan eskolara. Errepide zaharrean gurdiek ibiltzen ziren, baina brea jarri ziotenean gurdien burdinazko gurpilak debekatu zituzten. Harrezkero, astoa kendu eta zaldiak bultzatutako gomazko gurpildun gurdia erabili zuten.

Transkripzioa

-Holan izengo da, seguru. Bueno bizimodueee…
-Diferentia ezta?
-Diferentie dok e, fabrikeko bizimodue eta kanpokue diferentie dok. Hor alde haundixe jak, bizmoduen, alde haundixa, norberak gure dauenien libre be bai egoten dok eta… Domekan eta [katiuen…] baiñe, beste egun batzuk hartzen dittuk, norberak gure dauenien. Gu Bitorixara, ni Bitorixara asko fanda nak, Villefrankara be bai. Ibillitte asko nak. Baiñe hor egonez gero ezin fan. Ez dok /eztok/? Ta hola.
-Bai, domeketan igual lana ein biher baiña…
-Bai, domeketan lana seguru, basarrixen domeketan lana ein biher dana, hori ez jat /etxak/ dudarik. Lehen… lehenau moduen, barrez, behixek eta esnedunek eta eukitten zienien, orduen derrigor ein biher zuan lana. Noixien behin jarein normal, astegunien letxe esnie batzeko eta kalera erueteko ta. Esnie kalera eruten gaixuan guk, saltzeko. Ta upa danien…
-Zer zeukain ganau asko etxien?
-Ba eukitten gittuan lau-bost bat behi edo, hola. Bai hori, idixek be eukitten gittuan, ta hortik eta hemendiko ba hamar bat buru edo egoten zittuan. Ez zuan /etxuan/ baserri haundixe geuria e.
-Bueno baiña hamar buru ia…
-Bai, hamar bat buru egoten zittuan. Bai. Baiña akordetan nok e, esnie mutikue, eruen kalera ta, astuen, goixien esnie partiru, ta gero eskolara faten gitzuan. Eskolara. Ta gero eskolatik urteten gauenien barriro astue hartu ta etxera etorri, bazkaitteko. Ta hola.
-Ta astua nun isten zeben, ba?
-Astua, han korta bat bagaukan guk, etxe zahar bat kalien. Ta han jauan korta bat, ta han egoten zuan astuoi, lotuta.
-Ta zueik jaztetxia ta eukitten zeuein?
-E?
-Jaztetxia.
-Ez, jaztetxerik ez.
-Oñatin, Oñatin…
-Jaztetxerik ez.
-Oñatin mendiko baserrittarrak eukitten eben herrixan jaztetxia esaten xakon…
-Ez, ez, ez.
-… jaztetxia esaten xakon.
-Etorri Txaber! Etorri hona! … Jaztetxerik ez.
-Ez.
-Ez, han ez jauan /etxauan/ hamen jaztetxerik. Mondrauen ez jauan /etxauan/. Eskolara faten gitzuan ta kitto. Erueten zien erropekin, abarka zahar batzukin ta, fraka zahar…
-Baiña zure aitta-amak domeketan mezetara faten zienian ta… Karo, hau ez da, hau ez da mendixa, ezta? Hau kale hau.
-Hau kale hau, kale hau nibelien ta, hemen kamiñue beti egon dok. Kamiñue nik beti ezautu juat. Brea barik ezautute nak e, hau kamiñuau, brea barik. Brea bota barik ezautute nak kamiñuau.
-Zu hor ibilliko ziñan idixakin, ezta? Eta burdixakin.
-Bai, bai, burdixekin. Burdi korrientiekin ibiltten zuan jentie orduen kamiñuen. Gero brea bota zanien etorri zuan errubera burdiñezkuok ez ibiltteko zera ta… orduen e…
-Gomazkuak?
-Bolantiek bai, bolantiek ondio burdiñezko erruberak aukienak, txirinkak e, aruek! Aruek, horreik ibiltten zittuan ondio. Baiñe bestiok kendu jittuen. Ta gero, gomazko karruek-eta agertu zittuan, guk e… guk karrue bagaukan e, errubera hortaikue. Ta gero ifiñi gaixuan gomazkue. Gomazko erruberakin, kaballuaz. Esnie erueteko. Hola.
-Ia zaldixekin? Astuekin ez?
-Zaldixekin. Zaldixekin karrue ibili ta karruen andrie faten zan karruen. Plazara ta danera karruen. Karro elegantia, zerakin, gomazko erruberakin. Espeziala.
-Bai, baiña zuk esan dozu mutikotan esnia eruen astuekin…
-(Biloba) Aitita!
-Ta eskolara fan gero!
-Bai, baiña oin esan dozu zaldixekin karruan…
-(Biloba) Aitita!
-… karruan ia zaldixakin.
-Gero zaldixekin. Gero zaldixe ifiñi gaixuan astue kendute! Ixilik egon e, Txaber! Ixilik egon! Ta hola.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia