Durango (Bizkaia)

Garaiko argia eramateko zentralak, errotak...

Garaiko argia eramateko zentralak, errotak... <p>Bere aitak eraiki zuen Garaira argia eramateko motorra, zentraletatik uraren indarrez funtzionatzen zuena. Errekaren ibilbidean dauden baserriak, errota, zentralak, deposituak eta abar zeintzuk ziren kontatzen du.</p>
Tamaina:

Bere aitak eraiki zuen Garaira argia eramateko motorra, zentraletatik uraren indarrez funtzionatzen zuena. Errekaren ibilbidean dauden baserriak, errota, zentralak, deposituak eta abar zeintzuk ziren kontatzen du.

Transkripzioa

- Gure aitten motorra, ba Garaidxeko…Garaittik jungo zien zentralak hara, Urzulora. Urzulo da, handik hasten da zentralak. Han goidxen oin hartzen dau ure, dauz “acuiferos”. Ezagoizko Etxebarrietan egon zara? Ba han zelan dauen dana, ba handidxik han ta Urzulo esaten eutse, ba ein abien deposittueri, zentraleko saltuentzako urtetan abalako urek handik. Ta gero saltuek kontetan bozuz, joder! Esango dotsut. Hamen grabetan da? Bueno, gero entzungo dozue. Urzulo, beherau Makiñetxe, han kamarak-eta dauzen lekuen. Han dau tunel bat, baso bat goittik beheran, refujidxo gorridxen denboran, gerra denboran hara juten zien, han ez euen bonbardeorik. Gero, Makinetxe; gero, Patala, oin be funzionetan dau. Patalatxiki, horrek, zerrie Berasaluzek euken, zerrie ta handik emoten Patalaxikittik. Gero, Errotatxu, oin horko deposittuek Durungoko ure deko. Deposittuek kargie hartzeko, ze ostantzien beherautik ekarten abien, baina hona ez zan aillegetan laugarren pisure, ta ez euen presiñorik. Ta gero ha erosi aban ta Errotatxu Mendizabalena zan, ta Mendizabalek saldu otsen ta gero. Gero dau Errotatxu, Errotetas. Gure zentralak eittek eukezan Urzulokue ta Errotetakue, zentral bi eukiezan. Hor deko basarridxe onduen, ta berena /pentsot/ pentseten dot dala erositte, hau zelan da? Castillo? Seberri? Bakizu basarridxe deko han, lehenguen on giñien. Bueno, hortxe. Gero, beste bat Olazar. Olazar zan, Durungoko aiuntamentuek erosi auen, ta handik emoten aben indderra ba kalietako esto. Gero Olabarri, ha be Ortuetan beste esto. Gero, Esterripa, Esterripa euen. Gero, Lebario, horrek zentralak zien. Gero errotak, Ola, Ola zarratu ein zan hau Patalatxiki eitteko. Propietaridxue zan Berasaluze Oarbeaskoanak, ta Patalatxiki eitteko, indderra emoteko zerriei hori eliminau ein abien. Oin txaleta edo, baserri ederra deko honek Garciarueñon alabiek. Gero, Errotatatxure be errotie, nik horrek errotok ezetu oazanak die. Bueno, hori apurtute euen, baia han Errotatxu, hori Mendizabalen zentralekue. Ta horko urek aprobetxetako, errotakuek, ba zentrala ein abien. Gero dau Errotabarri, horrek zelan deke izena? “Los Hueveros” esaten eutsiena?
- Semea: Oruemazaga.
- Oruemazaga, entzunde. Gero dau Bolunzar, Bolunzar mutillek Banco Bilbaoen /pentsot/ pentseten dot eitten dabiela. Gero dau beste errota bat, Ugerte, hor doiez eitten eskolak horrek, Errauteretik Diputaziñuek ein abezan ba eskola batzuk hamen fronto txiki bataz? Ba hor zer doiez eitten?
- Interpretaziño zentroren bat-edo.
- Ba hortxe, hor doiez eitten. Gero euen Anporta, Anporta entzutie deukezu? Anporta. Gero dauz, horko urek pasetan zien hametik Esterripetik, autopista ondotik, GAcera, GAcera badakizu nun dauen? Ba hortik urek, ta hor Lebarioko basarridxe euen, ta hor be errotie euen, ta horrek…hori Anpuerona zan ta saldu ein aban ta hor Gacie montau zan. Hor GAcien sartu abienien, ni Zaldibarrera bankure jueten nintzen, honaiño harridxe Mañeriko zaborra. Ta gero handik, beste errotarik ez dau. Gero Esterripa, edo Lebaridxoko zentrala azkena. Ha zentrala Astolara, hametik Lebaridxotik atajotik bakizu Astolara urteten dabena? Hoidxe zan zentralak. Ta hemen Oromiño aldien be iguel. Hasten zien Seberin errotie, gero Patalakuen tranbiko, Patalakue zan tranbikue indderra emoten abana ta hor Oxinbaltzara. Nik baso bat deket han Trumoitto ostien ta handik juten zan linie, ta entresakie edo eitteko jun biher izeten naben Lemonara. Han euen tranbidxen esto, kentzeko indderra.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia