Durango (Bizkaia)

Euskararen egoera

Euskararen egoera <p>Bere gurasoen sasoian-eta euskaraz hitz egiten zen, baina jendea ikasten hasi zenean asko galdu zen. Jende dirudunak ikasketak zituen, baina ez zekien euskara. Eskualdeko euskararen gaineko ikuspegia: Durangotik Mallabira tonua aldatzen da; Eubatik aurrera "astoa" esaten da, gainerakoan "astue".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-071 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere gurasoen sasoian-eta euskaraz hitz egiten zen, baina jendea ikasten hasi zenean asko galdu zen. Jende dirudunak ikasketak zituen, baina ez zekien euskara. Eskualdeko euskararen gaineko ikuspegia: Durangotik Mallabira tonua aldatzen da; Eubatik aurrera "astoa" esaten da, gainerakoan "astue".

Transkripzioa

- Durungoko jentiek erdera eitten aban. Gure aitten ta sasoien, osabiek, tio Emiliok eta, bizi die ontsura arte, horrek dana euskeraz orduen. Gero hasi zien unibersidadera juten jente aberatsenan semiek, abogauek-eta, unibersidadietan ta han erderaz hasi zien. Ta gero harek, posterior ez abien ikesi. Nire lehengosuek horrek, profesor mercantil zanak, horrek sekule, aitte Huescakue zan, baia amak euskeraz, baina ez, ez. Gero gerraostien askorik galazo eitsiela ta jo ein. Nik sekule euskera, Durungokuekin gitxiaz eittekotan, ez euen-ta!
- Zuk Garain eingo ziñun.
- Garaidxen bai! Garaikuekin bai, dana, han bai.
- Berbetan igertzenzu diferentzirik durangarra izen edo garaikue izen?
- Nik ez. Nik ez, baia horrek Lizundiak esan eusten. Nik ez. Bai, Berrizkuek eta Markiñakuek eta bai diferentzidxe, Bergarakuei ta.
- Baia horrek ia urrun dauz. Diñot alkarren onduen.
- Trabakukoei, Mallebikoei. Nigaz ibiltten da, Julian, ez dakit ezetzen dozun, horrek beste euskera, beste geuza bat deko, beste geuza bat. Ta Andikoatik bebai Garaire diferentzie euen.
- Semea: Eubatik aurrera Zorrontza…
- Por ejemplo, papeleratik edo hortik, Idxorreta, ta Zorrontza hasten da Euban, hortik dana “astoa” da, “oa”. Ta hamen “ue”, “astue”, “mandue”, dana “ue”, ta hor “oa”. Ez dakit.
- Guk “astoa”.
- “Astoa” hor aldean. Ta semiek dana “astoa”, ta “banoa”, ta guk “banue”. Hori be por ejemplo, Donostialdien “Josetxo” esaten eutse, ta hamen “Josetxu”. Hori honen…Areitio…
- “Joxe”, han “Joxe” die danak, hemen “José”.
- “Josetxo” esaten da.
- Bai.
- Ta horrek, Areition Maitek, Donostiakue da ta harek beti “Josetxo” esate eutso, “Josetxo”. Aitteponteko ta amapontekoa hamen, ta amabitxi ta aittebitxi.
- Bai, guk amabitxi.
- Oin esaten da.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia