Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bainuetxeen inguruko azalpenak

Bainuetxeen inguruko azalpenak Bainuetxeen inguruko azalpenak; uren ezaugarria.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bainuetxeen inguruko azalpenak; uren ezaugarria.

Transkripzioa

-Zer zeuan baiñuetxetan, ur espeziala?
-Bai, lurrak emuten dau, sulfuro, azufriak.
-Eta baiñuak hartzen zien?
-Baiñuek eozen, oinddio basarri batzuetan agertzen dira horko bañerak. Harrizkuak zien bañerak. Eta ni akordetan naz Mendikurtzan (?) gu egon giñenien gerra-denporan, zerian, han euken bat.
-Baiñuetxeko bañera bat?
-Bai. Eta beste baserri batzuetan be ikusi dot. Baiñuetxiak, ni akordetan naz, ni barruan egonda nenguan, baiña orduan "en declive" zan, eta euen "La sala de baños" eta "El salón de baile".
-Kategorixa haundiko jentia izengo zan, dirua eukiko zeben. Eta erropak be diferentiak izango zian.
-Eta etortzen zien hona, eta eitten auen, pelota-partiduak eta eitten auen, eta jentia handik etortzen zan pelotan ikusten auen, Madillen ez auen pelotan eingo, baiña hemen ikusi eitten euen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia