Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaletako bainuetxea

Aretxabaletako bainuetxea Aretxabaletako bainuetxeak non zeuden; garrantzi handia izan zuten garai batean. Kanpoko jende ugari etortzen zen eta herrian eragina izan zuten; "Portasol". Herriko jende askok jardun zuen bainuetxeetan lanean. Bainuetxeen beherakada noiz etorri zen; zergatik, eta abar. Santa Agedako bainuetxea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aretxabaletako bainuetxeak non zeuden; garrantzi handia izan zuten garai batean. Kanpoko jende ugari etortzen zen eta herrian eragina izan zuten; "Portasol". Herriko jende askok jardun zuen bainuetxeetan lanean. Bainuetxeen beherakada noiz etorri zen; zergatik, eta abar. Santa Agedako bainuetxea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu lehen gudarixak zeukela kuartela Maristetan, sasoi baten baiñuetxia izan zana. Sasoi baten pare bat baiñuetxe egon ei zan hemen.
-Bai. Hiru. Ez bi. Hori bestioi Eskoritzakua zan, Eskoritzako terrenuan dao, baiña bestela bi. Bata hemen monjetan esaten zana, eta bestia baiñuetxia deiketan jakona, oiñ dau “poligono industrial, Baiñuetxe, hortxe euen beste bat. Baiñuetxe bi eren.
-Eta esan dozun historixa hori, Pilar printzesa edo infantia hil zana, hori zer zan, Eskoriatzakua?
-Eskoriatzakua, bai.
-Baiñuetxiak inportantzia haundixa eukitzen zeban.
-Bai. Beitu, baiñuetxera jentia etorten zan, beitu, baiñuetxia zeuan han poligono industrial dauen lekuan, eta hona kamiñua etorten zan, eta han auen holako plaza bat, eta hari plaziai deiketan jaiko "Portasol", La Puertta del Sol. Eta oin Portasol deiketan jako, La puerta del sol. Madriltarrak eta ebizen asko, eta han juntetan zien, eta eurak ifiñi utsen "La Puerta del Sol".
-Orduan jente asko etortzen zan kanpotik, gehixenak zien kanpotarrak?
-Danak. Esate baterako, danak kanpotarrak zian.
-Eta horrek lan asko emongo zeban.
-Bai. Bueno, sasoi…, orduen hiru hillabete-ero eingo zittuen, uda-denporan. Gero urte guztien ez.
-Itxi egiten zan?
-Bai, bai. Orduan hemen jentiak, hango langilliak, zerbitzen, danak. Eta akordetan naz "maleteros", trena, maletak hartuta, maletak erueteko, maleteruak-eta.
-Baiñuetxiak ze urte inguruan itxi zien? Derrepente danak?
-Hau, hemengua, monjak etorri zienerako uste dot itxitta euela; eta ehunda bi urte-ero dira monjak etorri zienian. Hori bestiori gerra denporan itxi zan, gerra denporan ia itxitta euen; aurreko urtian egon zan Donostiako famili bat; haretxek izan ziran, eurak bakarrik eozen. Zan bat eta emakume bi. Hiru ziran. Neska bi eta gizonezko bat.
-Orduan baiñuetxe guztia eurendako.
-Bai. Ordurako ia "en declive", ia euen.
-Zergatik hori?
-Ba beste ohittura batzuk hartu zien. Orduan hemen baiñuetxian egotia baiño hobeto zan Donostiara juatia, eta plaian-ero, beste ohittura batzuk. Eta gero, esate baterako, beste kategorixa bat euken hor Alzolan baiñuetxiak, eta Cestona-eta. Beitu, hemen beste baiñuetxe bat egon zan Santa Agedan; bakizu Santa Ageda nun dauen? Santa Agedan. Han akaau euen ministro bat-ero. Eta orduan ha be jausi zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia