Eibar (Gipuzkoa)

Isasi ingurua; harraska erreka, korta eta etxeak

Isasi ingurua; harraska erreka, korta eta etxeak <p>Isasi 10 zenbakian, atze aldean, harraska bat zegoen eta "kunbo" bat ere bazegoen bertan (upel moduko zerbait). Gerra denboran, gordeleku moduan erabili zen. Ego Gainen zegoen "kunboa" eta hegazkinak zetozenean bertan ezkutatzen ziren. Erreka gainean eraiki zen hotela gerora. Isasi 14 eta 16 zenbakien azpian korta batzuk zeuden. Zaldiak eta gurdizainak egoten ziren. "Katillunekoak" zeukaten korta. Gurdizainen ofizioa aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Isasi 10 zenbakian, atze aldean, harraska bat zegoen eta "kunbo" bat ere bazegoen bertan (upel moduko zerbait). Gerra denboran, gordeleku moduan erabili zen. Ego Gainen zegoen "kunboa" eta hegazkinak zetozenean bertan ezkutatzen ziren. Erreka gainean eraiki zen hotela gerora. Isasi 14 eta 16 zenbakien azpian korta batzuk zeuden. Zaldiak eta gurdizainak egoten ziren. "Katillunekoak" zeukaten korta. Gurdizainen ofizioa aipatzen du.

Transkripzioa

-Zuen etxe atzekaldian, Arrate hotela daon lekuan, zer zeuan han?
-Han eguan kunbo bat. Gure etxian ta beste etxe batian, guria zan hamarra ta bestian, hamabixan, tartian euan eskillarak. Ta handik juaten zan, han euan labadero bat, ta andrak ur hotzakin erropak garbitzera, harrixan gaiñian, ta hantxe danak abesten ibiltzen ziazen, umore onakin, pertsona zintzua baiña umore onakin. Beti kantu batian.
-Ta gero euan kunbo bat. Handik kunbotik, ta gero gerra denporan, [ha kunbua ta ekan pues] zera refujixo moduan. Han gerra epokan, bonbardeuak, han, Ego gain, bota eban harrixa, edo… bonbia. Ta han egon ziazen herido asko. Ta danok abioiak etortzen ziazenian… "Ene abioiak!.. Hiru datoz!" ta korrikan, ta hantxe ezkutatzen giñazen.
-Nun zeuan kunbo hori? Hotel Arraten inguruan edo nun?
-Hotel Arraten azpixan, azpixan euan. Klaro, ez zeuan hotelikan. Orduan euan kunbua, ta gero erreka gaiñian dao einda hotela.
-Eta ez zeuan hor korta bat edo holako zeozer?
-Harutzago, hamalauan ta hamaseixan, azpixan, euan korta batzuek. Ta han eoten ziazen zaldixak. Eta gero karreteruak eken han… kaballuekin ta karruekin urtetzen eben. Han euan zera… karreteruak han eken… zerak, zaldixak.
-Zeinenak?
-Katillunekuak. Harek ekan, Katillunekuak han eken kortia. Katillu nausixak, oin bizi dirazen gurasuak, aitta, harek ibiltzen zan karretero.
-Zein zan karreteruan ofiziua? Zer eitten eben?
-Materixalak eruan ta… biharra. Oin furgonetak eitten zana orduan eitten eben karruekin.
- Lehen esan dozu labaderuan kantuan ibiltzen ziala...
- Bai, oso kantuak.
- Andrak bakarrik?
- Andrak, bai.

Egilea(k): Ane Sarasketa

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia