Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Urtegia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Urkuluko urtegia egin zenean, baserri asko galdu ziren. Ingurua asko aldatu zen. Kalean lana, fabrikan.

Transkripzioa

- Hemen pantanue in zanien, hor etxe asko geratuko zien urpien…
- Bai, hemen auzuen zenbat geratu zien? Bat, bi… hemen auzuen be lau, hemen be geratu zien. Koruetan, barriz, zenbat? [Korue, …], lau, xei… zortzi-edo Koruetan.
- Dezente…
- Bai.
- Asko kanbixauko zan inguruoi…
- Bai.
- Lur onak izan biher hor, gaiñera, ezta?
- Bai, bazien, bazien.
- Lau-laue…
- Bai.
- Laue izengo zan hori… Hor jentiek penie hartuko euen galanta, ezta?
- Penie, bai. Bai. Orduen, ba, badakitzu, baiña, ba… Oin, ba, samurraue. Gaztiek-eta oin baserrittik ez [zauen] zerik eta… Oin holako baserrixetatik ez dao bizimoduik, e! Oin…
- Baiña orduan bai…
- Orduen bai, ordun bai. Orduen ganauek-eta asko ta…
- Orduan baserrixan jente gehixao biziko zan kalian baiño, ezta?
- Ez, kalien gehixao.
- A! Kalien gehixao? Bai?
- Bai, ordureko bai.
- Ordurako bai?
- Ordureko kalie [ketan] ekindde euen, e!
- A, bai, e?
- Bai.
- Baiña horrek jentiorrek terrenuek-eta be biher, ezta? Lanerako eta…
- Bai. Bai, ba!
- Ezebe barik geratu zien…
- Bai, ezebe barik. Oin, barriz, baserrixen lan […] hor dao, ba, ta zerien, ta, gaiñera, ez dao oin baserrittik ezebez.
- Baiña orduan kalian ez euan lanik, ezta?
- Kalien?
- Bai.
- Hori in zanien?
- Bai, garai hartan, hori da.
- Bai, kalien ordureko lana asko euen, e!
- A, bai? Ordureko fabrikak indda euezen?
- Bai, bai, ordureko ekindde euezen zerori, Mondrauko…
- Kooperatibia.
- … kopperatibioi-ta. Bai. Ordureko kalie be [bizketan] ekindde euen, e!
- Eta lana eskeiñi xaten, ezta, kalian? Ala…?
- Kalien lana, bai, fabrikan. Ta oin jubilau die, ta, ba, oin jubilaziñuekin, ba…
- Bai, ba. Baiña hola danai bertan behera [isteia] gogorra, norberan etxie [isteia]…
- Bai, orduen pena, baiña oin etorri dan munduko zererako ez euan bizimoduik fabrikiaz, edo… zeraz, baserrixaz. Ze saso´…!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia