Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eskolara neguan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolara neguan joaten ziren. Eguraldi ona zegoenean, baserrian lagundu behar izaten zen. Maisuak. Adin desberdinetako umeak batera joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña hor be asko kanbixau da kontua…
- Bai, oin… enee! Pentsau be ez!
- Lehenao ze eskola euen, ba?
- Ez, oin, barriz, enee…! Lehen eskolara neguen faten zan, ta neguen… udan ahaztu atzera dana!
- Neguen ikesittakua…
- Bai, bai. Ba, horixe ondo. Gaiñera, orduen denpora ona baeuen edo zerien, “Ittaurran in bihar dozu gaur”. Ittaurran in biher, idixen aurrien. Oin, barriz, ez dao holakoik.
- Ha, gaiñera, zuzen ibili biher, ezta?
- Bai, ba! Ganauek bestela oker faten zien iguel ta!
- Ta ittaurran umiek izaten zien jeneralian?
- E?
- Beti umiek ibiltten zien ittaurran?
- Bai, ba! Nor ibiliko zan, ba? Nausixek bestela eukitten euen lana!
- Ta eskolie auzuen eukatzuen edo…?
- Ez, ez. Ni zortzi urtekin ekin nitzen eskolara, hemen. Maistro bat etorri zan, [holako] aragones zer bat […]. Gero, interino egon zan, urte bi edo in zittun ta gero, ba, beste leku batera fan zan. Gero atzera beste bat be etorri zan, ta, ba, holaxen. Ta, ba, gero, Atxabaltara mojetara. Mojak [eozen]. […] Oñetira fan zien, hemen zerik, lanik edo zerik ez edo… mojok be gutxi ta… T han ibili gitzen mojetan atzera. Ta holaxe.
- Neska ta mutil danok batera hemen?
- Bai.
- Batera?
- Bai, danok.
- Edade diferenteko jentia…
- Bai! Batzuk lau urte gehixao be iguel, beste batzuk txikixauek… Holaxe.
- Ta danok iguala ikasten?
- Bai. [Liburu bat danok] zertu ta gero haundixauek [beste…]. Holaxe ibiltzen gitzen.
- [Nahiz ta egunero fan ez ezkero, ba]… formal jarraittu ezik…
- Bai. Ta gero, barriz, ba, gero hemen maistrak-eta egon zien. Ta gero […zan] eskolie ta gero [hamengorik ez gendun] ta, ba, kalera. Holaxen.
- Ume pillotxue juntauko zitzien igual…
- Gure denporan bai. Larriñokuek, Koruetakuek ta Azatzakuek ta Arientzakuek. Lau auzotakuek. Asko. Neguen-ta, holan, denpora txarrakin-ta, holan haunditxuauek be etorten zien ta enee! Berrogetakak iguel egoten gitzen hor. Ta maistro batek ze erakustiko euen, ba? Bai, ba. Ezin […].
- [Haik] danak gobernetan…
- Bai, ba! Bai, ba.
- Errekreora-ta [etaraten giñun], jolaserako pilla galantak!
- Eskandalu ederra!
- Bai. Ta gero neguen-ta, denpora txarrakin-ta, haunditxuauek be etorri itten zien. Badakitzu…
- Etxian lana gutxiketan zanien…
- Bai. Uda aldera gutxiao.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia