Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Auzokoak ibiltzen ziren karta-jokoan. Mojetara joaten zirenean, sokasaltoan egiten zuten.

Transkripzioa

- Jolasak esan dozu ta, zetan jolas itten zabien, edo?
- Zetan jolas itten gauen?
- Bai.
- "Potezarka" ta.
- Zela da hori?
- Potia itxi bai, eta bat “potezar” egoten zan eta bestiek gorde. Ta hak kontauta zittuen, ta bai, ba, haik topetan. Ta gero, ba, haik topetan [ez…] itten baeuen, atzera berak fan biher atzera kontetan.
- Ze itten baeuen?
- Bai, ba, kontau ein biher, ba, bestiok gorde itten zien atzera ta.
- Baiña noiz kontau bihar izaten zan berriz?
- Ba, ha potia botaten baeuen, ba, atzera bera atzera be “potezar”, potiori [zaintzen], ta bestiok gorde itten zien ta, holaxen!
- Ta potia bota, gordetakuak itten auen?
- Bai, ba, bestioi “potezar” […], ha zain […] atzera be bera bestiok topetan. Halaxen! Oingo zerik ez auen orduen, enee… Ta gero “Onbideka”. Bata gorde-gordeka, gorde, eta bestiak topetan, ta batzuk gehixao diela […]… ba, holaxe.
- Zela esan dozu hori?
- “Onbideka” ta esaten gotsen. Bata [torrien] geldiketan zan eta, ba, bestiak ebaketan. Ta harek ebaketan otsena, ba, hara fan bihar. Ta gero ha lotuta, ebatuta euela, katiatuta [etortzen] zan ta bestiak, libre ebitzenak, hari “onbide” ein ta libreten bauen, ba, libre! Ta atzera be heltzen fan biher bestiak eta… Holaxen. Oingo antzeko jolasik ez zan itten orduan. Orduen holaxe.
- Zeuek asmautakuak.
- Bai, hantxe… Gaiñera, konforme ibiltten gitzen, e! Lanik ez [euenien, han] jolas itteko, kuadrillan… Domeketan […] jokuen ta. Orduen auzuen auzokuak ibiltten gitzen jokuan, bai.
- Jokuan zer, kartetan?
- Bai, kartetan.
- Ze jokutan?
- Hogeta hamaikan ta zazpi t´erdixan ta… bai.
- Neskatilla ta mutiko nahasi?
- Nahasi, nahasi. Nahasi be, auzuan… 9 auzoko auzua zan guria eta hemen gehitxuao ta, ba, auzuan auzokuak. Orduen, mezetara fan goxien ta, ba, gero zertu, ta gero atsaldien errosarixua emuten euen abadiek lauretan edo, ta, ba, errosarixotara faten gitzen, ta gero jolasien illundu arte.
- Beste jolasen bat goguan dakotzu ala, hola…?
- Ez.
- Oin halakorik ezta itten ta.
- Ez, holakorik…
- Soka-saltuan ta eingo zan, ba.
- Bai, soka-saltoka bai! Bai, oin [harein] monjetara faten gitzenian, soka-saltoka kamiñuan itten geben, ta ez zan pasetan ez automobil bat eta iñobez. 12xetan urten ta bazkaitten gauen ta gero ordu bixak arte jolasian. Ezta automobil bat be ez. 12xetan trenbidetik pasetan zan trena, ta akabo, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia