Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Baso-erromeriak

Baso-erromeriak <p>San Antonio auzoan erromeria handia ospatzen zen. Bolatokia zegoen eta hantxe batzen ziren denak, ez baitzuten bolatokian jolasten. Bernagoitin maiatzaren 8a eta 15a ospatzen ziren, San Isidro eta San Migel. Auzoetako ospakizunei baso-erromeriak esaten zaie. Egun haiek zelakoak ziren azaltzen dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Antonio auzoan erromeria handia ospatzen zen. Bolatokia zegoen eta hantxe batzen ziren denak, ez baitzuten bolatokian jolasten. Bernagoitin maiatzaren 8a eta 15a ospatzen ziren, San Isidro eta San Migel. Auzoetako ospakizunei baso-erromeriak esaten zaie. Egun haiek zelakoak ziren azaltzen dute.

Transkripzioa

Elkarrizketatzailea: Zer esan dozu, San Antonion bolatokixe?
Jose Antonio: Bolato… eitten zan erromerixe, beti eitten zan e? urte askuen. Nik halantxi ezetu neuen, gu gaztiek eta… gero gure denporan akabeu in zen e? gu ezkondu baiño ariñau hori erromerixe akabeu in zen, baia… gure gazte denpora guztixen ta eurreraukuek be bai e? umetan, guk be… jentie… ni umie nintzenien be jueten zien nire […] San Antoniora erromerixera.
Mari Angeles: Hori egon zan, bolatokixe, ba… Teresa ta Elio…
Jose Antonio: Haixen parien, kamiñoan besteti.
Mari Angeles: Bestetik, bertan. Hantxe eitten zan erromerixe.
Jose Antonio: Taberna bat eguen han ta haixen tabernien atzien.
Elkarrizketatzailea: Ta zer, bolatokixen andra zein gizon edo…
Maria Angeles: Bai, bai, haixe… erromerixe hantxe eitten zan. Bolorik eta ez zan jokatzen.
Jose Antonio: Erromerixe, bai, bai.
Maria Angeles: Ez, ya itxitte egon zan.
Jose Antonio: Itxitte bai baia gero goixien igual egongo zan boloan baia hori arrastixen… domeka arrastixetan beti eitten zan hantxe bai.
Elkarrizketatzailea: Eta ze beste jai egoten zan hemen? Bernagoittin edo?
Jose Antonio: Bernagottin haixe, maietzien zortzixe ta hamabosta eitten zien hemen. San Migel ta hori, San Isidro eitten zien.
Maria Angeles: Orduen jente asko egoten zan baso erromerixen e?
Jose Antonio: Jente asko, orduen… geur iñor be ez da egoten e? iguel justu-justuen geu egoten gara barrixokuek baia… orduen jente asko.
Elkarrizketatzailea: Baso erromerixe?
Jose Antonio: Bai, baso erromerixek, bai.
Maria Angeles: Baso erremerixek esaten zan.
Jose Antonio: Bai. Orduen jente asko.
Maria Angeles: Hontako… barrixoatan […] baso erromerixe. Santi Krutz, hor Elias ta bixi diezan lekuen ta…baso erromerixek horrek.
Jose Antonio: Bai ba, Arkotxekoa San Bizente.
Maria Angeles: San Bixente.
Jose Antonio: San Bizente agostuen eitten zan lelengo domekie ta…
Maria Angeles: Danak izeten zien orduen…Ta jente asko ebiltten zan e?
Elkarrizketatzailea: Ta ze egoten zan?
Jose Antonio: Ba goixien mezie gero… herriko aiuntamientuek botaten euen txistularixe ta arrastixen soiñularixe egoten zan. Txistularixe egoten zan ta soiñue… geubera arte. Orduen illunkeran amaitzen zan jaixe, orduen danak, orduen danak etxera.
Maria Angeles: Orduen nobixie dekona ba nobixiez ta ostantzien etxera. Tabernara edo…
Jose Antonio: Bai, bai.
Elkarrizketatzailea: Hemen zenbat taberna egon zien?

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia