Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

1952ko San Migeletatik elkarregaz

1952ko San Migeletatik elkarregaz <p>1952ko San Migeletan hasi ziren elkarrekin nahiz eta lehenagotik ezagutu. Handik etxerako buelta oinez egin behar izaten zuten: lehenengo Arkotxara eta gero Bernagoitira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-117-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1952ko San Migeletan hasi ziren elkarrekin nahiz eta lehenagotik ezagutu. Handik etxerako buelta oinez egin behar izaten zuten: lehenengo Arkotxara eta gero Bernagoitira.

Transkripzioa

Maria Angeles: Ta beste bost urte eroan giñuzen alkarreaz, beittu zenbat urte.
Jose Antonio: Hirurogei urte ixa. Ontxe hillon hogeta zortzixen hogeta zortzixen, San Migeletik lelengokue.
Maria Angeles: Beittu, akorduen deko e?
Jose Antonio: “En el año cincuenta y dosien”
Elkarrizketatzailea: Bixer?
Jose Antonio: Beintiotxoen, bixer.
Elkarrizketatzailea: Bixer?
Jose Antonio: Bixer.
Maria Angeles: Beti akorduen eukiten deu e? nundik hasi gintzezan. San Migeletik. San Migel, badakixu.
Elkarrizketatzailea: Bixar berrogeta hemeretzi urte hasi ziñiela.
Jose Antonio: Hasi gintzezela.
Maria Angeles: Zuk aber segitan dozun hortixik.
Elkarrizketatzailea: Ta zelan ezetu ziñien edo hasi ziñien.
Jose Antonio: Ezetu eurrerautik eitten gintzezan e? eurrerautik.
Maria Angeles: Ezetu bistaz bai.
Jose Antonio: eurrerautik ezetzen gintzezan.
Maria Angeles: Ta gero ba jantzan! Jantzan ta. Erromerixe
Jose Antonio: Bai. San Migelak zien ta bertako jaixetan […] ba handixi, bai.
Elkarrizketatzailea: Ta zu joango ziñen edo zelan eitten zan?
Jose Antonio: Bai, bai.
Maria Angeles: Bai, hombre! Jantzan hasi gintzezan ta jantzan ezetu ezkero ba gero… alkarraz goitti behera! Orduen oiñez! Oingo moduen, zuon moduen ta pentsetan dozu?
Jose Antonio: Orduen ez egoen… oiñez.
Elkarrizketatzailea: San Migeletik hona?
Maria Angeles: San Migeletik hona ez, Arkotxera,
Jose Antonio: Arkotxara. Honeaz lelengo Arkotxara ta gero hona neu.
Maria Angeles: Ta gero hona.
Elkarrizketatzailea: Klaro, lelengo Arkotxara.
Maria Angeles: Bai, lelengo Arkotxara. Nobixie laguntzen.
Elkarrizketatzailea: Bueno, ba merezidu izen eban.
Jose Antonio: Bai, bai bai.
Maria Angeles: Ez dakit ondo egongo da, baia oin maletia aldien deko ta.
Elkarrizketatzailea: Ba zorixonetako erregalue orduen zuretzat!
Jose Antonio: Bai, bai.
Maria Angeles: Horixe, bai.
Elkarrizketatzailea: Dana batera.
Maria Angeles: Dana batera.
Elkarrizketatzailea: Urte egunetan nobixie tope.
Jose Antonio: Bai.
Maria Angeles: Bai. Hogeta zortzixen topeu ta hogeta hamarrie beronek zenbet izengo euezen?
Jose Angel: Hogei urte.
Maria Angeles: Hogei urte.
Jose Angel: Hogei urte eitten…
Maria Angeles: Hogei urteaz ezkondu nintzen e? hogeta bat eitteko. Ni nobienbrekoak naz, esan dotsut /esatsut/, hogeta bostekoa. Pilarika egunien ezkondu gintzezan.
Jose Angel: Oktubrien ezkondu.
Maria Angeles: Beittu, hogei urte hondiño eitteko.
Jose Angel: Hogei ez, hogeta bat!
Maria Angeles: Hogeta bat eitteko. Zuek eingo zintzien? Oingo gaztiek ez.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia