Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Ezkontzako arreoa

Ezkontzako arreoa <p>Ezkondu zirenean, 1957an, Mari Angelesek arreoa ekarri zuen Bernagoitira: izarak, mantak, ohea, baxera... Bidea oraindino egin barik zegoen eta zelan ekarri zuten kontatzen dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-117-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu zirenean, 1957an, Mari Angelesek arreoa ekarri zuen Bernagoitira: izarak, mantak, ohea, baxera... Bidea oraindino egin barik zegoen eta zelan ekarri zuten kontatzen dute.

Transkripzioa

Elkarrizketatzailea: Zuk arreoa ekar zendun orduen?
Maria Angeles: Bai, arreoa ekarri neuen, bueno… ilusiño guztixaz eindde!
Elkarrizketatzailea: Zer?
Maria Angeles: Ba ixarak eta, ta mantak eta,
Jose Antonio: Ohie ta
Maria Angeles: Oihe ta. Kuartue…
Jose Antonio: Kuartu, kuartu konpletue.
Maria Angeles: Kuartu konpleto! Ta gero ixarak eta ba… dana.
Jose Antonio: Bai, ba “juego”.
Maria Angeles: Dana, toalla… dana. Bajillak, bajillie ta orduen… bai.
Elkarrizketatzailea: Ta zuen etxeti hona gurdixen edo?
Maria Angeles: Ez. Baia nire etxetik, hor behien hartzen dozunien gorantza, ta bata dao Arkotxarantza t abestie Bernagoittire, ba nik Arkotxarantza hartu […] haraxe ekarri geñuzen, burdixe. Ta gero handik gora, zelan ekarri neuen kuartue, harexe kamioia aprobetxetako, ba nire arreoa etorri zen gero kamioien handixik.
Jose Antonio: Arkotxan Bedixagaraiño /Beixetaraiño/ urte asko ez da ein dala kamiñue e?
Maria Angeles: Gu ezkondu gintzezanien ez egoen.
Jose Antonio: Ez egoen, ez egoen. Ezkondu ta gero urtietara bez. Urte asko […] urte pillue daroagu /daru/ e? berrogeta hamalau urte ezkondute.
Maria Angeles: Berrogeta hamalau urte e? indde dekoguz /dekuz/ e? Ontxe datoz, Pilarika egunien.
Jose Antonio: Bai, berrogeta hamalau urte.
Maira Angeles: Bai, berrogeta hamar urte in gañuzenien joan gintzezan.
Jose Antonio: “Cincuenta y sietien” ezkondu gintzezan […]

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia