Oñati (Gipuzkoa)

Txabolak su hartu zuenekoa

Txabolak su hartu zuenekoa <p>Etxean afaldu eta Deguriara joaten zen ardiak jeztera. Behin bera eta beste artzain lagun bat lotan zeudela, txabolak su hartu zuen. Lan askorekin baina lortu zuten sua itzaltzea. Deguriako beste artzainekin elkarlanean berreraiki zuten erre zena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-058-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean afaldu eta Deguriara joaten zen ardiak jeztera. Behin bera eta beste artzain lagun bat lotan zeudela, txabolak su hartu zuen. Lan askorekin baina lortu zuten sua itzaltzea. Deguriako beste artzainekin elkarlanean berreraiki zuten erre zena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero hemengo artzantzak guk hola etxabolatxo horreittan itten geben, baiña hemen Degurixa mendixan egonda zagozei? Han etxabola formalak egoten zien, ta horreik pastoriok ba Arretxabaletakuak, Mondrauekuak, eta Eskoriatzakuak eta danetik egon giñan. Gehixen egon giñanian hamaika artzain; hamar fijuak han eta nik ardixak jaitzi eta etxera etorten nintzan, esniakin. Ta hemen lana, e? Eta bestiak han jirauten zien, eta nik ez neuken etxabolarik, baiña nere lagun haundixen etxabolan, hau zerekuak, Zubillagako Erguiñakuak eta Urzabalguak egoten zian bi anae. Ta oin esango dotsuet ze tokau xakun. Hau entzun, ze tokau zan etxabola hartan, ba ni hemen lanaldi gogorra indda faten nintzan eta gero edadia be lo itteko ona, eta gabian faten nintzanian bera afalduta egoten zan eta nik etxian afaitten neben, nik ez neben han afari lanik hartzen ezertarako be. Goizian berak kafia beroketan eben, kafia hartzen geben bixok ta ardixak jaiztera ni eta gero ni etxera. Ba, gabian fan nintzan eta, ba, betiko moduen, oso gizon alertia zan, aittajun alertia, eta kontuak, ba, badakitzu, hemengo kontuak, behekuak eta gustau itten xakon, ze barri ete dan beharretako ze giro eta hola ta, etzin, ni etzintten nintzanian kontuak esaten gazela, ra, luak hartzen ninddun. Segidan, e? "Lo zagoz Manuel?" esaten eben berak. Hori entzun itten neben, ni lo nenguela hori entzuten notsan. Goizeko ordu bittan jaikitteko ordua eukan txixa ittera berak, ez euen despertadore biharrik, hori zan bere ordua. Jaiki ei da eta etxabolia erreten, sutan. Hango Manuel diarra, hango larrixa! Ikusi nebenian zerten, keia ya, keia etorren, hartu frakak eskun eta urten neben kanpora. Goixan euen sua, su lekutik hartuta etxabolan gora, ez neben frakarik, ontzixak eskatu notsan, deposittua bertan euen ta, frakarik ez neben nik jantzi, ez neben astirik euki frakarik jazteko, nik ura etara eta eruen eta berak bota, ura etara ta eruan ta bota, ura etara ta bota ta bota ta bota. Haizia, hegu-haizia, eta sua horrekin inddarrian fuerte ta errebentau geben, baiña itxungi geben. Gero, ba, goizala aillegau zan, baiña etzin in bihar apur bat ardixak jaizteko gauza izateko. Etzin giñan apur bat, ja(g)i giñan, gero pastoriak ardixak jaiztera urten ta "Aiba! Ze pasau da?" Etxabolia baltz goixa, goixa erreta eta ikusi naue ni be ardixak juntaittera, "Ba, Manuel ondo doia". Bestia be ikusi daue eta "Ze pasau da? Ze pasau dan?", "Gogorra! Eskerrak ordu bittan ordua eukenari jaikitteko bestela ni enterau barik erreta eta bera be bai. Horri kaso euki eta ya ez da pasau ezer, oin arreglauko dogu, jasoko dogu itxaboliori". Baiña danian erreta ni eta bera be bai, berak jaikitteko ordua aillegau ez balitz; sua zela etorren! Eta arnasarik hartu ezindda kanpora, frakak eskuan, ikusi be ez, laiñua itsu, keia, atian urten nebenian, bueno! Ontzixak, eta ontzixok segidan han zuzendu gittun eta nik ura eta bestiak bota, nik ura eta bestiak bota. Gero etxabola hori jaso in bihar zan, han jarraittu bihar eben ta ardixak jaitzi eta gaztaia itten. "Bueno -neuk esan notsan- gure koiñatuak uste dot teillia badaukola, sobrauta, eta neu enterauko naiz eta jasoko dogu teillia. Matromai lagun bialduko dostazu, mutil gaztia Matromaikua". Zuzendu nittun lau asto eta neuk astua ta zaldixa bi neukan, hiru zuzendu kanpokuak, bostekin. Bosteaz kargau ta arriba telllia, gero pastoriak danok batak bestiari lagun in eta bigarren egunerako etxabolia lehen baiño dotoriago itxi geben ipiñitta.
- Auzolanian, e?
- Bai, bertan pastoriak eta geuk, eta ez zan pasau ezebe, baiña ez xat sekula ahaztuko ha. Makiña bat aldiz eskerrak emun notsan, "zugatik nago ni munduen". Eta bai, gogorra izan zan Manuel. Gogorra? Gogorra baiño gogorragua zan ha. "Zugatik nago ni, zuk horixe ordu hori zeukan, bai, ordu bittan betik, e?" Txixa ittera ha berez, klaro, joten eben lomokoza ta, klaro, ni baiño zaharragua zan eta ni, ba, lan fuertietan ibillitta faten nintzan eta edadia ona neuken lana itteko, lo itteko, danerako, eta ni lotan jarten nintzanian goizian nere ordurarte ni ez nitzan iratzarten, ni nere orduan. Eta haren ordua zan ordu bittan, txixa ittera, ta haxe suertau zan eta hari eskerrak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia