Ubide (Bizkaia)

Gatzatua galdaratik platerakin hartzen

Gatzatua galdaratik platerakin hartzen <p>Gatzatua gazta egiten zen era berdinean egiten zen, esnea egosi gabe. Galdara batean egiten zen eta bertatik burruntzaliarekin bakoitzaren platerera. Arkumeak eta ardi zaharrak ere saltzen zituzten.</p>
Tamaina:

Gatzatua gazta egiten zen era berdinean egiten zen, esnea egosi gabe. Galdara batean egiten zen eta bertatik burruntzaliarekin bakoitzaren platerera. Arkumeak eta ardi zaharrak ere saltzen zituzten.

Transkripzioa

- Ta gatzatua eta be, ugari eingo zenuen etxien.
- Bai, bueno ba gatzatue lehen, lehen han pastorien etxien eitenda, zein de? han gaztaie eiteb orduen ba baldetik holantxe hartu ta yasta, bota azukrie ta yasta. Bai, imini barik bakotxien tazetan edo dana dalakuen katxarruen, platerien ra! Hartu gaztaie eiten orduen ta kito! Gozue izeten da, bai, halantxin be. Esnie egosi ta ezer ein barik. Bai.
- Nik egosi barik sekule ez dot…
- Bai, bai, nik egosi barik be sarri jan dot. Oin nik be hemen egosten iminten dot, baia ostantzien lehen halan jan dot nik holantxi: hartu baldetik platerie ra! , yasta. Ta gozue da, bai.
- Eta zure aitxek gero okela be saldu eiten eban? Edo…
- Ba gero azurixek eta saldu ta ardi zaharrak be bai-ta, ba halantxi diru apurtxo bat! Ardixek be zaharrak izeten direnien, oin ardi zaharrak iñok be ez dauz gure, ze oin jentiek okela ona gure dau bai. Ta hona etorten dire oin, moruek datoz ba ardixek erosten. Moro baltz-baltzak datoz. Ta ez dakit, bost mille pezta-edo kobratzen dotsie bakoitzeri ta ba bueno. Ze ostantzien harek iñok be ez dauz gure ta, iñok be ez dauz gure ta, bueno, moro baltzok etorten dire. Hilde emoten dotsiez ta yasta.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia